Eskoziako futbol selekzio nazionala munduko hiru talde zaharrenen artean dago, Ingalaterra eta Galeskoekin batera. 1872koazaroaren 30ean jokatu zuten lehenengo partida, ingelesen aurka eta etxean hain zuzen ere (0-0).
Sorreratik bertatik parte hartu dute independienteki txapelketa ofizial guztietan, Olinpiar Jokoetan izan ezik.
Birritan sailkatu ziren, 1992an eta 1996an , Suedian eta Ingalaterran hurrenez hurren. 1992an zortzi taldetatik bosgarrena izan zen.
Ibilbidea
Urtea
Munduko Txapelketa
1930- 1938
ez zen sailkatu
1950
erretiratua
1954
15.a
1958
14.a
1962- 1970
ez zen sailkatu
1974
9.a
1978
11.a
1982
15.a
1986
19.a
1990
18.a
1994
ez zen sailkatu
1998
27.a
2002- 2018
ez zen sailkatu
Urtea
Europako Txapelketa
1960- 1988
ez zen sailkatu
1992
5.a
1996
12.a
2000- 2016
ez zen sailkatu
Entrenatzaileak
Craig Brown (1993-2002) partida gehien gidatu duen entrenatzailea: 70 partida (32 irabazita, 18 berdinduta, 20 galduta).
Andy Roxburgh (1986-1993) partida gehien gidatu duen bigarren entrenatzailea: 62 partida (23 irabazita, 19 berdinduta, 20 galduta).
Jock Stein (1978-1985) partida gehien gidatu duen hirugarren entrenatzailea: 61 partida (26 irabazita, 12 berdinduta, 23 galduta).
Uniformea
Eskoziak hasieratik elastiko urdin iluna eta galtza zuriak erabili izan ditu. Hasieran galtzerdiak ere urdin ilunak ziren eta 1974tik aurrera gorriak izan dira. Eskozia lehen aldiz ordezkatu zuen Glasgowko Queen's Park FC taldearen koloreak dira eta errugbi selekzioaren koloreak ere badira. 1881 eta 1951 artean Archibald Primrose Roseberyko Earlaren kolore hori-arroxak erabili izan zituen puntualki, Eskoziako futbolean garrantzi handiko figura izan baitzen. 1996ko Europako Txapelketan Tartan itxura zuen ekipamendu erabat urdina erabili zuen.