Ilargiaren denbora lerro geologikoan, Kopernikar Periodoa duela 1100 milioi urte hasi zen eta gaur egun arte iraun du. Periodo geologikoak Koperniko kraterrari zor dio izena, krater distiratsuetako bat dugu aipatutakoa, baina ezin dugu periodo geologikoaren oinarritzat hartu. Gaur arte ez da aurkitu periodo honetan erupzionatu zuen ilargi-itsasorik, horregatik uste da garai honetan Ilargianbulkanismorik ez zela egon edo egon bazen, ez zela apartekoa izan.[1]
Periodo geologiko honen oinarria ulertzeko, Ilargiaren lurrazalera azaleratzen diren material gehienak distiratsuak direla esan beharra dago, eta espazioko higaduraren ondorioz, denbora pasa ahala, iluntzen joaten direla. Periodo honi hasiera eman zion gertakizuna, garai batean, talka kraterrenizpi distiratsuen sistemen desagerpena zela uste zuten. Alabaina, lehen definizio horrek zenbait aurkari ditu, besteak beste, azken ikerketek frogatutzat eman dutelako krater jakin batzuen distira ez dela meteorizazioaren ondorioa, osaera kimiko berezi batena baizik. Adibide gisa jar ditzakegu Ilargiaren lur garaietako kraterrak; hauek anortositazko material distiratsuek osatzen dituzte eta beraz, kraterra degradatu ondoren ere, distiratsua izaten jarraituko du guneak.
Azpian dagoen denbora lerroan kolore grisez ageri da Periodo Kopernikarra, Periodo Eratosteniarraren alboan, bere amaierak eman baitzion hasiera gaitzat dugun garai geologikoari.