Kontzertina[1] akordeoiaren familiako instrumentua da, hauspoaren heldulekuak botoidunak eta eskuarki hexagono-formakoak dituena. Kontzertina diatonikoak eta kromatikoak daude. Herri-musikan erabiltzen da.[2] Ingalaterran eta Alemanian modu paraleloan garatu zuten:[3] Charles Wheatstonek 1829an asmatu zuen eta Carl Friedrich Uhligek 1834an berea. Herri-kulturak Pirateriaren Urrezko Aroarekin lotu badu ere, mende bat geroago asmatu zuten.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak