Charles Wheatstone (Gloucester, 1802ko otsailaren 6a - Paris, 1875eko urriaren 19a) britainiar fisikaria izan zen. Musika-tresnak egiten zituen, eta Londresko King's Collegeko katedradun izendatu zuten, akustikari eta korronte elektrikoaren zabaltzeari buruz egindako lanei esker. Tresna ugari asmatu zituen (estereoskopioa, telegrafo elektriko mota bat, elkarrengandik urrun diren erlojuak sinkronizatzeko tresna eta abar), baina erresistentzia elektrikoa neurtzeko asmatu zuen lanabesari esker, Wheatstoneren zubia delakoari esker, da batez ere ezaguna.
Erreferentziak