Konstituzio parkea Nafarroako Barañain udalerrian dagoen parke bat da.
Parkea
Konstituzio Parkea Barañain udalerriko gune berde zabala da, aisialdirako tokia, batik bat eguraldi ona etortzen denean. Barañaindarrek primeran pasatzen dute bertan.
Parkeko lorategiek eta oinezkoentzako ibilbideek osagarri bikaina daukate, primerako erakargarria, parke bukaerako lakua hain zuzen ere. Lakuak erdialdean irla bat dauka, eta baita begiratoki zabala ere.
Ingurune hau sarritan erabili ohi da herriko festetako ikuskizunen eta abuztuko “Musika gauak” zikloaren barneko kontzertuen eszenatoki bezala, aire librean edozein jarduera egiteko anfiteatro natural aproposa eskaintzen baitu.
Kanpo estekak