Konpetentzia digital

IKTak, erabiltzeko abilezietan oinarritzen da gaitasun digitala.
Gaitasun digitala bizitzan zehar etengabe garatu behar den konpetentzietako bat bihurtu da.
Gaitasun digitalak hainbat dimentsio ditu: komunikazioa eta lankidetza, seguritateaz arduratzea, problemak konpontzea...

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gaitasun digitala, edo konpetentzia digitala[1][2] [3][4][5][6][7] pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dauden ahalmen multzoa hain zuzen.

Horrela definitu zuten gaitasun digitala Europar Parlamentuak eta Europar Kontseiluak, 2006. urteko dokumentu[8] batean:

« Gaitasun digitala izateak Informazioaren Gizarteko teknologiak ongi erabiltzen jakitea esan nahi du. Teknologia horien erabilpen kritikoa eta segurua egiten jakin behar da, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere. Informazio eta komunikazio teknologiak, IKTak, erabiltzeko abilezietan oinarritzen da gaitasun digitala: ordenagailuak eta antzeko gailuak erabiltzeko trebetasuna behar da informazioa lortzeko, galdutako informazioa berreskuratzeko, informazioa biltzeko, batzeko, ebaluatzeko, sortzeko, aurkezteko, partekatzeko... eta, bide beretik, gizarte sareetan parte hartzeko iaiotasuna, horrelako sareen bidez komunikatzeko eta Interneten bidez auzolanetan parte hartzeko abilezia behar da. »

—(Europar Parlamentua eta Europar Kontseilua, 2006).

Europako markoan herritarron Konpetentzia Digitalarekiko egiten den hasiera bateko definizio orokorra:

« Konpetentzia digitala: «IKTen erabilera sortzailea, kritikoa eta ziurra da honako alderdi hauekin zerikusia duten helburuak lortzeko: lana, enplegagarritasuna, ikaskuntza, aisialdia, inklusioa eta partaidetza jendartean» »

—Ferrari et al., 2013[9]

« Konpetentzia digitala, zehar konpetentzia: Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. “Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko” »

—EAEko [10]Heziberri 2020. (236/2015 Dekretua).

Hainbat trebetasun eta abileziekin batera, teknologia modu etikoan eta legearen baitan erabiltzeko beharra azpimarratzen dute Europar Parlamentuak eta Europar Kontseiluak. Europako Batzordeak gaitasun digitalak zeharkakotzat eta orokortzat hartzen ditu eta oso garrantzitsutzat jotzen ditu ikaste prozesuetan, lan egiteko gaitasun kontuetan, parte hartze edo bazterkeria kontuetan, ekonomia- eta teknologia-berrikuntza kontuetan, sorkuntza kontuetan eta enpresa-lehiakortasun kontuetan.

Gaitasun digitalaren dimentsioak

Europako Zientzien eta Ezagueraren Komisioak DigComp 2.0[11] izeneko esparruan, konpetentzia digitala bost alorretan banatuta deskribatzen du:

Informazioa aurkitu, bereizi, sailkatu, baloratu...
1) Datuak jasotzeko eta informazioa kudeatzeko oinarrizko alfabetatzea: informazioa argi ulertzeko eta ondo bideratzeko, jakin behar da formatu digitaletan dauden datuak bilatzen, aurkitzen, bereizten. Jakin behar da datuen garrantzia baloratzen, modu kritikoan. Jakin beharko da mamitsuena eta axalekoa bereizten. Informazio iturrien fidagarritasuna baloratzen ere jakin beharko.
Gainera, formatu digitaletan dagoen informazioa eskuratzen jakiteaz gain, informazioa sailkatzen eta gordetzen ere jakin beharko.
Komunikazioa, lankidetza.
2) Komunikazioa eta lankidetza: teknologiaren bidez komunikazioa, elkarkidetza, elkarreragina lortu beharko da, kontziente izanda kultura aniztasuna egoten dela leku gehienetan, baita Interneten ere, eta besteak beste, belaunaldien arteko aldeak ere badaudela. Konpetentzia digitala izateko jakin behar da parte hartzen gizartearen hainbat forotan, zenbait zerbitzu publiko zein pribatuen bidez. Herritartasun edo hiritartasun parte hartzailea aipatzen du The European Commission's science and knowledge service[11] horrek. Pertsonak gai izan beharko dute beren identitate digitala eta beren pribatutasuna zaintzeko eta kudeatzeko.
sortu, editatu, argitaratu.
3) Eduki digitalak sortu, editatu eta argitaratu: gaitasun digitalaren dimentsio bat da ez bakarrik informazioa batzen eta kudeatzen jakitea, baita informazioa, edukiak, sortzen, editatzen eta behar bezala argitaratzen jakitea ere. Horretarako ezagutu behar editatzeko eta argitaratzeko hainbat tresna eta, argitaratzerakoan, esate baterako copyright, copyleft eta beste argitaratze-lizentziak eta haien baldintzak jakin behar. Argitaratu eta editatzeko fitxategi digitalen hainbat formatu ezagutu behar dira, eta formatuen arteko bihurketak egiten jakitea ere komeni.
Seguritatea
4) Seguritatea: gaitasun digitalaren parte bat da, --teknologia testuinguruetan--, gailuak, edukiak eta pertsonen pribatutasuna zaintzen jakitea. Pertsonen osasuna eta ongizate psikologikoa zaintzen jakitea. Kontziente izatea teknologiak ongizatean daukan garrantziaz. Teknologia batzuetara iristeko ezintasunak gizarte-bazterkeria dakarrela jakitea.
Jakin behar da teknologia hauek natura-ingurugiroan eta gizarte-ingurugiroan zer-nolako garrantzia daukaten.
Problemak ahalik eta azkarren eta errazen konpontzea.
5) Problemak konpontzea: gaitasun digitalaren dimentsio bat da beharrak eta problemak identifikatzea eta konpontzea edo gutxienez konpontzen laguntzea. Testuinguru digitalean sortzen diren problemak identifikatzea edota konpontzen laguntzea. Jakin behar tresna digitalak erabiltzen prozesu berritzaile edo produktu berritzaileetara bideratzeko. Jakin behar da teknologia berrietan sortzen diren etengabeko berrikuntzak ikasten eta ikaste prozesu horretan etengabeko eguneratze prozesuan moldazen.
« Konpetentzia Digitala ez da hutsean garatzen, testuinguru ideologiko-kultural-ekonomiko zehatz batean bizi den jendartean baizik. Horrek esan nahi du hausnarketa kontziente bat egin ezean, eremu birtual-digitaletan ere presentzialean gertatzen diren desberdinkeriak eta bazterkeriak erreproduzituko direla. »

—Make Irigoien, Xabier Mujika. (2019).[12]


Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Konpetentzia digitala eta komunikazio konpetentzia elkartu egin ziren mendebaldeko Heziberri 2020 planean. Honela definitzen zuten EAEko Berritzegune Nagusiko teknikariek[13]:

« Komunikazioak lotura estua izan du alfabetatze-kontzeptuarekin eta alfabetatzeak, orain gutxi arte, irakurketa eta idazketa menderatzearekin. Gaur egun, ordea, gizarte multimedia batean bizi gara, eta, gizarte horretan, komunikazio modu berri eta oso indartsuak sortu ditu lengoaien integrazioak.

Egungo gizartean eraginkortasunez parte hartzeko, modu konpetentean erabili behar dira hitzezko lengoaiaren adierazpide guztiak, ikus-entzunezko lengoaiak eta hitzik gabekoak. Europako Kontseiluak emandako definizioa aintzat hartuta, komunikaziorako konpetentzia izateko, alfabetatze anitza izan behar da, eta alfabetatze horrek «…bere baitan hartu behar ditu  irakurtzeko eta idazteko konpetentziak, askotariko informazio-moldeak –testuak eta irudiak, idazkiak, inprimakiak eta horien bertsio elektronikoak barne– ulertu, erabili eta ikuspegi kritikoz ebaluatzeko».

»

—EAEko Berritzegune Nagusia.


Bibliografia

Erreferentziak

  1. Mondragon Unibertsitatea. Zer dira konpetentzia digitalak?. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  2. Zer da konpetentzia digitala?, IKT. (2017-01-11). «Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak - Zer da?» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. «Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntza ‐ ikaskuntza prozesuetan (Sare_Hezkuntza) - Konpetentzia digitala» Heziberri 2020 2016 (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  4. (Ingelesez) Maor, Dorit. (2017-03-01). «Using TPACK to develop digital pedagogues: a higher education experience» Journal of Computers in Education 4 (1): 71–86.  doi:10.1007/s40692-016-0055-4. ISSN 2197-9995. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  5. Capogna, Stefania. (2017-11). «Communication for education. From teacher to facilitator in learning and discover processes» JANUS.NET e-journal of International Relations Vol. 8, nº2: 123–128.  doi:10.26619/1647-7251.8.2.01. ISSN 1647-7251. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  6. (Ingelesez) Ally, Mohamed. (2019-04-30). «Competency Profile of the Digital and Online Teacher in Future Education» The International Review of Research in Open and Distributed Learning 20 (2)  doi:10.19173/irrodl.v20i2.4206. ISSN 1492-3831. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  7. Amaia Arroyo Sagasta, Abel Camacho Romero, Mikel Iruskieta , Montse Maritxalar Anglada. «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. ISBN: 978-84-8438-693-3» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea. 2019.) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  8. (Gaztelaniaz) Marco Común de COMPETENCIA DIGITAL DOCENTE V 2.0 (Europar Parlamentua eta Europar Kontseilua, 2006).
  9. Institute for Prospective Technological Studies (Joint Research Centre); Punie, Yves; Ferrari, Anusca; Brečko, Barbara N.. (2013). DIGCOMP: a framework for developing and understanding digital competence in Europe. Publications Office of the European Union ISBN 978-92-79-31465-0. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  10. Heziberri 2020. (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). 33. orrialdean.
  11. a b (Ingelesez) The European Commission's science and knowledge service. The Digital Competence Framework 2.0 - DigComp 2.0. .
  12. Irigoien Perurena, Make; Mujika Mujika, Xabier. (2019). Konpetentzia digitalen marko orokorra. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  13. 3. 2. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia – Heziberri 2020. (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Hefei Luogang International Airport合肥骆岗国际机场Héféi Luògǎng Guójì JīchángHefei Luogang AirportIATA: HFEICAO: ZSOFInformasiJenisPublicPengelolaAnhui Civial Aviation Airport Group Co. Ltd.MelayaniHefei, Anhui, ChinaLokasiBaohe DistrictKetinggian dpl33 mdplSitus webwww.hfairport.comPetaHFELocation in ChinaLandasan pacu Arah Panjang Permukaan m kaki 14/32 3,000 10 Beton Statistik (2011)Passengers4,398,739Source: List of the busiest airports in the People's Republic ...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Desember 2022. Ini adalah daftar merek dan produsen laptop. Produsen Merek utama Merek Negara Lini produk Saham Dell Amerika Serikat Alienware, G Series, Inspiron, Latitude, Precision, Vostro, XPS 28.0% HP Amerika Serikat Elitebook, Envy, Omen, Pavilion, ZBook, Spec...

 

2023 single by Dave and TiakolaMeridianSingle by Dave and TiakolaReleased24 August 2023 (2023-08-24)Length4:16Label Neighbourhood Songwriter(s) David Omoregie William Mundala Producer(s) Jo Caleb Kyle Evans Dave singles chronology Sprinter (2023) Meridian (2023) Special (2023) Tiakola singles chronology Meuda(2022) Meridian(2023) Special(2023) Music videoMeridian on YouTube Meridian is a song by British rapper Dave and French rapper Tiakola. It was released on August 2...

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Desember 2022. Menara pendingin Pembangkit listrik tenaga nuklir Teknik Pembangkit Tenaga Listrik atau Teknik Pembangkit Listrik (Inggris: Power Plant Engineeringcode: en is deprecated ) disingkat TPTL adalah sebuah cabang dari bidang Teknik energi, dan didefinisika...

 

Apache warrior ChatoChiricahua leader Personal detailsBornc. 1854Died13 August 1934 (aged 79–80)Cause of deathautomobile accidentNicknameAlfred Chatto Chato (Spanish nickname: flat, Chatto or Chatta, c. 1854 – 13 August 1934) was a Chiricahua Apache subchief who carried out several raids on settlers in Arizona in the 1870s. His Apache name was Bidayajislnl or Pedes-klinje. He was a protege of Cochise, and he surrendered with Cochise in 1872 going to live on the San ...

 

Tennis court surfacing Tennis court at the 2016 Olympic Games GreenSet is a supplier of acrylic hardcourt surfaces used in many professional tennis events run by the International Tennis Federation (ITF) and on the Association of Tennis Professionals (ATP) and Women's Tennis Association (WTA) tours. It is made of layers of acrylic resin and silica on top of an asphalt or concrete base, for permanent facilities, or on top of a wooden platform, for venues with occasional use. The company is bas...

American historian and ambassador to Germany For his son, the American political activist, see William Edward Dodd Jr. William DoddInternational News Photos photograph of Professor Dodd, shortly after his nomination as Ambassador to Germany.United States Ambassador to Germany In officeAugust 30, 1933 (1933-08-30) – December 29, 1937 (1937-12-29)PresidentFranklin D. RooseveltPreceded byFrederic M. SackettSucceeded byHugh R. Wilson Personal detailsBornWi...

 

Bagian dari seriKosmologi fisik Ledakan Dahsyat · Alam semesta Umur alam semesta Kronologi alam semesta Alam semesta awal Masa Planck Masa penyatuan agung Nukleosintesis Big Bang Inflasi Zaman Kegelapan Latar belakang Cosmic background radiation (CBR) Gravitational wave background (GWB) Cosmic microwave background (CMB) · Cosmic neutrino background (CNB) Cosmic infrared background (INB) Ekspansi · Masa depan Hukum Hubble · Pergeseran merah Ekspansi alam semesta Metrik ...

 

Синелобый амазон Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:ВторичноротыеТип:ХордовыеПодтип:ПозвоночныеИнфратип:ЧелюстноротыеНадкласс:ЧетвероногиеКлада:АмниотыКлада:ЗавропсидыКласс:Пт�...

Lucas Mendes Nazionalità  Brasile Qatar (dal 2023) Altezza 183 cm Peso 81 kg Calcio Ruolo Difensore Squadra  Al-Wakrah Carriera Giovanili 2006-2008 Coritiba Squadre di club1 2008-2012 Coritiba67 (2)[1]2012-2014 Olympique Marsiglia48 (2)2014-2017 Al-Jaish63 (5)2017-2019 Al-Duhail29 (0)2019-2020 Al-Gharafa7 (1)2020- Al-Wakrah84 (2) Nazionale 2023- Qatar11 (0) Palmarès  Coppa d'Asia Oro Qatar 2023 1 I due numeri indicano le presen...

 

Questa voce sull'argomento calciatori finlandesi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Tim Väyrynen Nazionalità  Finlandia Altezza 191[1] cm Peso 87[1] kg Calcio Ruolo Attaccante Squadra  Vaduz Carriera Giovanili 20??-2010 Honka Squadre di club1 2010-2014 Honka81 (34)2014-2015 Borussia Dortmund II19 (2)2015→  Viktoria Colonia13 (7)2015-2017...

 

1999 American historical drama film For the original 1937 musical, see The Cradle Will Rock. For the 1980 Van Halen hit, see And the Cradle Will Rock... Cradle Will RockTheatrical release posterDirected byTim RobbinsWritten byTim RobbinsBased onEvents surroundingThe Cradle Will Rockby Marc BlitzsteinProduced byJon KilikLydia Dean PilcherTim RobbinsStarring Hank Azaria Rubén Blades Joan Cusack John Cusack Cary Elwes Philip Baker Hall Cherry Jones Angus Macfadyen Bill Murray Vanessa Redgrave S...

ХристианствоБиблия Ветхий Завет Новый Завет Евангелие Десять заповедей Нагорная проповедь Апокрифы Бог, Троица Бог Отец Иисус Христос Святой Дух История христианства Апостолы Хронология христианства Раннее христианство Гностическое христианство Вселенские соборы Н...

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「�...

 

Park in Birmingham, England This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (March 2016) (Learn how and when to remove this message) Sutton ParkLongmoor PoolLocationBirmingham, EnglandCoordinates52°33′42″N 1°51′14″W / 52.56174°N 1.85392°W / 52.56174; -1.85392Area971.25 hectares (2,400.0 acres)Operated byBirmingham City ...

إن حيادية وصحة هذه المقالة محلُّ خلافٍ. ناقش هذه المسألة في صفحة نقاش المقالة، ولا تُزِل هذا القالب من غير توافقٍ على ذلك. (نقاش) هذه المقالة بحاجة لمراجعة خبير مختص في مجالها. يرجى من المختصين في مجالها مراجعتها وتطويرها. (أبريل 2019) الأمازيغالعلمملف://new.artsmia.org/event/amazigh-womens-arts-v...

 

2019 film Not to be confused with Atlantics. AtlantisFilm posterDirected byValentyn VasyanovychWritten byValentyn VasyanovychProduced by Iya Myslytska Vladimir Yatsenko Valentyn Vasyanovych Starring Andriy Rymaruk Liudmyla Bileka Vasyl Antoniak CinematographyValentyn VasyanovychEdited byValentyn VasyanovychDistributed byArthouse TrafficRelease date 4 September 2019 (2019-09-04) (Venice) Running time106 minutesCountryUkraineLanguageUkrainian Atlantis (Ukrainian: Атлант...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Oktober 2016. Dewan pastoral (bahasa Latin: consilium pastorale) merupakan himpunan atau badan konsultatif dalam paroki dan keuskupan Gereja Katolik Roma, yang fungsinya adalah memberikan saran mengenai hal-hal pastoral kepada uskup diosesan atau pastor (imam) p...

1973 studio album by Donald ByrdStreet LadyStudio album by Donald ByrdReleasedJuly 1973 [citation needed]RecordedJune 13–15, 1973StudioThe Sound Factory, HollywoodGenreJazz-funk[1]Length42:12LabelBlue NoteBN-LA140-FProducerLarry MizellDonald Byrd chronology Black Byrd(1973) Street Lady(1973) Stepping into Tomorrow(1974) Street Lady is an album by American trumpeter Donald Byrd released on the Blue Note label in July 1973,[citation needed] with Larry Mizell re...

 

Cet article est une ébauche concernant une commune de l’Allier. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?). Le bandeau {{ébauche}} peut être enlevé et l’article évalué comme étant au stade « Bon début » quand il comporte assez de renseignements encyclopédiques concernant la commune. Si vous avez un doute, l’atelier de lecture du projet Communes de France est à votre disposition pour vous aider. Consultez également la page d’aide ...