Kongo-Nilo banalerroa

Kongoko arroa, Niloko isurialdearekin banatzen duen banalerroa berdez ipar-ekialdera.

Kongo-Nilo uren banalerroa Afrikako banalerro kontinental handi bat da, gutxi gorabehera 2000 km-ko luzera duena, Nilo eta Kongoko isurialdeak bereizten dituena.

Deskribapena

Geografikoki eta geologikoki bereizitako hainbat zati ditu lerroaren bidean, Afrika Erdiko Errepublikaren eta Hego Sudanen arteko mugan, non Nilo eta Kongoko arroek Txad arroarekin bat egiten duten, eta hegoaldeko muturrean, Tanzanian, Victoria lakuaren hego-mendebaldean, non eremu endorreiko bat ukitzen duen[1].

Banalerroan bizi diren populazioak bi talde linguistiko-kultural nagusitan banatzen dira, erdialdeko Sudaniar hizkuntzak iparraldean eta Bantu hizkuntzak hegoaldean.

Europako botere kolonialak banalerroaren geografian oinarritu ziren lurraldeak banatzeko, Erresuma Batuak ekialdean kokatutako lurrak bereganatu zituen eta Frantzia eta Belgika mendebaldekoak partekatuz. Erabaki hau hartu zen bertara oso europar gutxi joanak zirenean eta bertako biztanleak aintzat hartu gabe hartu zen. Mugaren bi aldeetan bizi ziren talde asko bereizita aurkitu ziren, Zande herria adibidez, gaur egun hiru estatutan banatuta daudenak: Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Afrika Erdialdeko Errepublika[2].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Nile-Congo Watershed. By Major C. Christy ... 1916. Scale, 1: 1,000,000. 1917 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. Sykes, Percy, Sir. (1975). A history of exploration from the earliest times to the present day. Greenwood Press ISBN 0-8371-8576-9. PMC 2535869. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak