Koltza olioakoltzaren (Brassica napus) hazietatik ateratzen den olioa da. Espainian ospe txarra hartu zuen 1981ean ehundaka lagun egoera txarrean zegoen olio honen ondorioz hil zirelako. Beranduago Olio toxikoaren sindromea deitu zioten gertaera honi.
Osagaiak
1970eko hamarkada arte koltza olioak azido eruziko (C22 :1) ugari zeukan. Ikerketa batzuek gantz-azido honen kontsumoa bihotzarentzako kaltegarria izan zitekeelako susmoa piztu zuten. Harrezkero eruziko gutxiko koltza barietateak lortu dira, ezagunena Kanadan garatutako "canola" (Canadian oil, low acid)[1]. Gaur egun koltza olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:
Orain dela 4.000 urte Asian koltza olioa kontsumitzen zen. Erdi Arotik aurrera Europan jateko eta kriseiluetarako erregai gisa erabili zen[1]. Gaur egun, giza elikaduran asko kontsumitzen da. Horrez gainera, bioerregaiak (diester), lubrikagarriak eta disolbatzaileak egiteko, gero eta gehiago erabiltzen da. Beste erabilpen batzuk ere ditu: kosmetikogintza, plastikogintzako gehigarria...[3]