Knightriders (euskaraz Zaldun Motorzaleak), 1981eko George A. Romero estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Ed Harris, Gary Lahti, Tom Savini, Amy Ingersoll, Patricia Tallman eta Christine Forrest aktoreek antzeztu zuten. Stephen King idazleak kameoa egin zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mahai Borobileko zaldunak bailiran bezala jantzitako motorzale talde bitxi bat AEBetako herri txikietan geldituz herrialdean barna bidaiatzen du, beren buruzagia Billy erregea da (Ed Harris). Gelditzen diren lekuetan, Erdi Aroko ospakizunak antolatzen dituzte, hauetan jendeak jan-edan, eskulanak erosi eta heuren zaldun txapelketez goza dezake. Beren jazkera ez da bitxia den gauza bakarra, baita beren arauak eta bizimodua ere, Kameloteko bizilegez bizitzen saiatzen baidira. Laister ezagunak egin eta kazeatari eta hedabideen ondorioz ospea bereganatuko dute. Hortik aurrera gauzak okertzen hasiko dira...
Aktoreak
Kanpo estekak