Klement Gottwald (Dedice, Moravia, 1896 koazaroaren 23a – Praga, 1953komartxoaren 14a) txekiar politikaria izan zen . Txekoslovakiako Alderdi Komunistan sartu zen, hura sortu zenean (1921). 1929an, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta, Bigarren Mundu Gerran, erbesteraturik bizi izan zen Sobietar Batasuna zenekoan. 1948an, komunistak agintera eraman zituen estatu-kolpea prestatu zuen, eta Txekoslovakiako Errepublikako lehendakari izan zen Benesen ondoren.