Antonín Novotný (Letňany, Austria-Hungariako Inperioa, 1904ko abenduaren 10a - Praga, Txekoslovakia, 1975eko urtarrilaren 28a) txekiar politikari komunista izan zen. 1948ko estatu-kolpe komunistan hartu zuen parte, eta 1953an Txekoslovakiako gobernuburu eta hango Alderdi Komunistako buru izan zen. Bere agintaritzaren garaian zapalkuntza handia izan zen, eta ekonomiak atzera egin zuen.
1957tik 1968ra Txekoslovakiako presidentea izan zen, 11 urtez. Azken urte hartan, gobernua liberalen esku gelditu zen, Dubček buru zela.
Erreferentziak
Kanpo estekak