Kilomikroiak (VLDL)[1][2]lipoproteinak dira, dietatik datozen lipidoakgibelera eta beste ehun batzuetara eramaten dituztenak. Heste-hormako zeluletan (enterozitoak) sintetizatzen dira, eta handik odol-plasmara pasatzen dira. Lipoproteina mota handiena da, 70 nm-tik gorakoa eta 0,95 g/ml-tik beherako dentsitatearekin. %90 triglizeridoak dira, %7 fosfolipidoak, %1 kolesterola eta %2 apolipoproteina izeneko proteina bereziak. Egoera normaletan, 12 orduko baraualdiaren ondoren odolean ez dago kilomikroirik.[3]