Lipoproteinak[1]proteina eta lipidoz osatutako konplexu makromolekularrak dira, gantzak gorputzean zehar garraiatzen dituztenak. Esfera-formakoak eta hidrosolubleak dira. Nukleoa lipido apolarrez (kolesterol-ester eta triglizeridoz) osaturik dago, eta kanpoko geruzan uretan disolbagarriak diren fosfolipidoak eta apoproteinak daude[2]. Entzima, antigeno eta toxina asko lipoproteinak dira.
Erreferentziak
↑Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]