Kidnapped (euskaraz Bahitua), 1971ko Delbert Mann estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko film bat da. Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Bahitua (1886) eleberrian eta haren jarraipena den Catriona (1893) eleberriaren lehen erdian oinarritua dago. Michael Caine, Trevor Howard, Jack Hawkins eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1750, Eskozia, 1745eko Jakobiten matxinadari amaiera eman zion Cullodengo gudua jazo eta bost urtera, David Balfour (Lawrence Douglas) eskoziar mutil gaztea bere aita zendu berri denez Ebenezer (Donald Pleasence) osabaren dorretxera joango da, hura duen zuzeneko senide bakarra denez ostatu eman eta lagunduko diolakoan. Baina, Ebenezer osabar gizon zital eta gupidagabea da, gaztea anaiaren ondorengoa denez familiaren ondasunak kenduko dizkiolakoan, hiloba engainatu eta Amerikara doan Hoseason kapitainaren (Jack Hawkins) itsasontzira esklabo gisa salduko du. Halere, ontzia itsasora ateratzean, Alan Breck (Michael Caine) eskoziar matxinatu jakobita jaso eta hark eta Daividek itsasontzi guztiko eskifaiari aurre eginez, Eskoziara itzultzea lortuko dute. Behin, Eskoziako Lur Garaietan daudela, britainiar jaka gorrien aurka borrokatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak