Kickboxer 1989ko Mark DiSalle eta David Worth estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako borroka arteetako film bat da. Jean-Claude Van Damme aktoreak eta Dennis Alexio kickboxerlariak antzeztu zuten.
Lortutako arrakastari esker beste lau jarraipen izan zituen: Kickboxer 2: The Road Back (1991), Kickboxer 3: The Art of War (1992), Kickboxer 4: The Aggressor (1994) eta Kickboxer 5: The Redemption (1995), Kickboxer: Vengeance (2016) eta Kickboxer: Retaliation (201?).
Gaur egun borroka arteetako generoaren zaletuen artean kultuzko filma da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eric "Esterminatzailea" Sloan (Dennis Alexio) AEBetako kickboxer txapeldunak bere anaia eta laguntzailea den Kurt Sloanekin (Jean-Claude Van Damme) erronka berriei aurre egiteko irrikiz Bangkok hirira bidaiatu eta Thailandiako txaleduna den Tong Po (Michel Qissi) kickboxer borrokalariarekin borrokatzea erabaki du. Aurrez, Erici han araudia ezberdina denez borrokak bortitzagoak direla ohartuko diote, AEBetan ez bezala, arerioa jotzeko ukalondoak eta belaunak erabiltzea baimendua baitago. Aldageletan, Kurtek Tong Po bertako zutabeak ukalongo eta belaun kolpe ikaragarriez txikitzen ikusiko du, orduan bere anaia ikusitakoaz ohartzen saiatuko da, baina Ericek ez dio jaramonik egingo.
Lehen erasoaldi beldurgarri baten ondoren Kurtek Erici borroka laga dezan konbentzitzen saiatuko da, baina Ericen harrotasunak ez dio halakorik egiten utziko, eta borrokarekin aurrera jarraituko du. Hortaz, Kurtek bere anaiak sekulako jipoia nola jasotzen duen leluko izango da, hori galerazteko ezer egin ezinik. Azken erasoaldian Tong Ponek Eric garaitu eta lurrean etzanda eta mugitu ezinik utziko du. Orduan, Tong Ponek Erici bizkaezurrean kolpe izugarria eman eta betiko gaigabetua utziko du.
Kurtek ikusitakoarekin guztiz amorratua, Tong Ponekin borrokatu nahiko du, baina bere borroka ezagutzak karate eta kickboxing borrokan oinarrizkoak dira. Orduan, ikuslegoaren artean zegoen Winston Taylor (Haskell Anderson) estatubatuar militar erretiratua ezagutuko du, honek Eric ospitalera eraman eta Kurtekin mintzatuko da. Tong Pon atzematea hain erraza ez dela adieraziko dio, borroka horien atzean bertako mafiren buru den Freddy Li (Steve Lee) baidago.
Halere, Taylorrek Kurti mendietan bizi den Muay Thai borroka arteko masi bat ezagutzen lagunduko dio, Xian Chow (Dennis Chan). Kurtek harekin entrenatu eta Tong Onekin borrokatuz bere anaia mendakatzen saiatuko da. Bienbitartean, Xianen hiloba den Mylee (Rochelle Ashana) neska gazteaz ere maiteminduko da.
Aktoreak
- Jean-Claude Van Damme: Kurt Sloane
- Dennis Alexio: Eric Sloane
- Dennis Chan: Xian Chow
- Michel Qissi: Tong Po
- Ka Ting Lee: Freddy Li
- Rochelle Ashana: Mylee
- Haskell Anderson: Winston Taylor
- Richard Foo: Tao Lin
- Ricky Liu: Big Thai man
- Africa Chu as Messenger
- Joann Wong: Tao, Liuren emaztea
- Louel Pio: Roda, Lexlen senarra
- Mathew Cheung: Zirujaua
- Brad Kerner: AEBtako aurkezlea
- Dean Harrington: AEBetako aurkezlea
Kanpo estekak