Kevin David Mitnick (Los Angeles, 1963ko abuztuaren 6a - Las Vegas, 2023ko uztailaren 16a) hacker ezaguna zen. 1995ean FBIk atxilotu egin zuen, Fujitsu, Motorola, Nokia eta Sun Microsystemsen sistemetan sartzeagatik. 5 urte eman zituen kartzelan, horietatik 8 hilabete inkomunikatuta egon zen. 2000ko ekainaren 21ean askatu eta gero, hiru urtez baldintzapean bizi behar izan zuen, non telefono finko bat izan ezik komunikazio tresnak erabiltzea debekatu zioten.
Gertakizun hauetan oinarrituz, liburu ugari argitaratu dira. Horietan ezagunena Takedown izenekoa da; nobela horretan oinarrituta izen bereko filma estreinatu zuten 2000. urtean.