Kenan Evrenek, kolpearen ondoren adierazpen hauek egin zituen:
«
... Turkiako indar armatuak Estatuko Administrazioa hartzera behartuak izan dira, herrialdearen eta nazioaren batasuna eta beren herriaren eskubide eta askatasunak babesteko, bizitzeko eta jabetzarako eskubidea eta herriaren zoriona eta oparotasuna ziurtatzeko, eta legearen eta ordenaren nagusitasuna bermatzeko, beste hitz batzuetan esanda, estatu-agintaritza modu inpartzialean berrezartzeko
»
1982an idatzitako Konstituzioak matxinadan parte hartu zutenen immunitatea aitortzen zuen. Hala ere, 2010eko irailean egindako Konstituzioaren erreforma batek 1982ko Konstituzioaren 15. artikulua ezabatu zuen, immunitate hori ezartzen zuena. Horrela, 2012an, Ankarako auzitegi batek kereila kriminal bat ireki zuen Kenan Evren eta Tahsin Şahinkayaren aurka, Junta Militar kolpistatik bizirik atera ziren bakarrak,[2] eta 2014an kartzelara kondenatu zituzten.[3]