Keisai Eisen (japonieraz: 渓斎 英泉?)
(1791-1848) margolari japoniarra izan zen. Haren estiloa ukiyo-e barruan kokatzen da. Halaber, Chiyoda Sai-ichi eta Ippitsuan Kako izengoitiekin eleberri komikoak idatzi zituen.
Biografia
Samurai kastako familia batean jaioa, bere jaiotzez izena Ikeda Eisen izan zen. Kanō Hakkeisairen ikaslea izan zen eta haregandik (gō) Keisai izena hartu zuen; ondoren ere Kikukawa Eizan margolariaren ikaslea izan zen. Bijinga generoaren, hau da, emakume ederren margolanen generoa, ordezkari nagusia izan zen. Lan horiek erotismo kutsu handia dute. 1911n gai erotikoen liburuentzako marrazkiak prestatu zituen; Insai Hakusui izengoitiz plazaratu ziren. Lan horiek dekadentzia garai baten adierazpena dira, Bunsei garaia, alegia (1818–1830). Eisen bera alkool zalea zen eta putetxe bat eraman zuen. Erotismotik at, paisaiak ere landu zituen. Utagawa Hiroshigerekin batera Kisokaidōko hirurogeita bederatzi urtaroak izeneko saila egin zuen.[1][2]
Idazle gisa biografia batzuk idatzi zituen, Berrogeita zazpi Ronin. Baita ere Ukiyo-e Ruiko liburuaren jarraipena idatzi zuen eta eleberri komiko batzuk.
Iruditegia
-
Nihonbashi Kisokaidōn.
-
Itabashi Kisokaidōn.
-
Warabi Kisokaidōn.
-
Kumagai Kisokaidōn.
-
Fukaya Kisokaidōn.
-
Kuragano Kisokaidōn.
-
Kutsukake Kisokaidōn.
-
Shiojiri Kisokaidōn.
-
Yabuhara Kisokaidōn.
-
Nojiri Kisokaidōn.
-
Magome en el Kisokaidōn.
-
Godo Kisokaidōn.
-
Bijin Tōkaidō Nissaka
Bibliografia
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo loturak