Kayak arraun-ontzi estu arina da. Brankatikpopara estalia da, eta pala biko arrauna erabiltzen duen arraunlariak gerritik behera estalkiaren barnean izan ohi du gorputza. Groenlandiako eta Alaskakoeskimalek ehizarako eta arrantzarako erabili izan dute ontzi hori harik eta XX. mendean haren lekua ontzi motordunek hartu duten arte.