Hitz-joko etengabe moduan entzun daitezke abesti honen hitzak, 41 bider agertzen baitira "ka-tu" silabak elkarren segidan. Horietarik 19 bider Katu hitzaren agerpenak dira, hitzak dituen lau adiera desberdinetan (felinoa, mozkorraldi ondokoa, tresna mekanikoa eta pistolaren osagaia), baina abestian badira KATUdun diren beste 13 berba (bilaKATU, debeKATU, esKATU, galdeKATU, konpliKATU, nazKATU, madariKATUa, musiKATU. nazKATU, oihuKATU, pusKATU, saKATU, uKATUa). "SaKATU dute KATUa" eta izenburua bera ere ("KATUen KAnTUa") bereziki jolasgurak dira. Paragrafo guztietan gutxienez bi "KATU" dira, eta batzuetan bost izatera ere ailegatzen dira. Adibidez honetan:[4]
Halaxe da KATUa
nazKATU, konpliKATU
eta madariKATUa bilaKATU.
«
Katua katua da, felidoen familiako ugaztuna. Baina katu katuaz aparte, beste gauza batzuei ere esaten zaie katua:
-- Mozkorraren ondorioari esaten zaio katua
-- Autoak altxatzeko tresna mekanikoa katua da,
-- Tiro egiteko su-armen gakoa ere katua da.
Katu mota asko daude, orduan. Eta ez ahaztu hitzetan ezkutatzen direnak: nazkatu, konplikatu,
madarikatu eta abar. Horietako hainbat agertzen dira garaje
alboan lasai zegoen eta, derrepentean,
beste katuokin asaldatzen den katuaren ibilbidean.