"Gosariak" Gose musika taldeak 2014an Joseba Sarrionandiaren hitzekin argitaratutako diskoa da.[1][2][3][4] 2015eko Korrika kulturalaren barruan aritu ziren kontzertuak ematen Euskal Herrian zehar.
Joseba Sarrionandiaren poema asko musikatu dituzte hainbat abeslarik, 2022an 101 kantu zeuden 57 diskotan banatuta).[5] Baina Sarrionandiak ez ditu hainbeste sortu kantua izateko asmoarekin; normalean poesia idatzi du, eta poesiak hartu zituzten kantu bihurtzeko. Gose taldearentzat, preseski, kantuak idatzi zituen, eta Ines Osinagarekin batean aurkezten ditu ezker-eskuin 2022az geroztik.[6]
Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok Gose taldearen eskuetara iritsi ziren eta kantu bihurtu zituzten. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok "tabako, ardo ta kanelaz".[7]
Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia 2022an hasi ziren «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herriz herri.[8]
«
|
Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia.
|
»
|
—Poetak Maiatzean[7]
|
Abestiak
- Banku atrakatzaileak (HItzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Errua (HItzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Zoroetxeko harresia (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Anaren hiri arraroa (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Katuen kantua (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Bi D-ak)
- Txalupa (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Alegrantziaren aldeko konjura (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Eguna (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Bederatzi te kikara basamortu ertzean (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Non dago gure askatasuna? (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Belengo albistiek (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak