Katu Beltza (ingelesez The Black Cat) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1843ko abuztuaren 19an The Saturday Evening Post aldizkarian argitaratu zen.
Idazle berberaren The Tell-Tale Heart kontakizun laburrean ere agertzen den norberaren errudun sentipen psikologikoaren azterketa da. Bietan ere, hiltzaileak inor ohartuko ez den itxaropenazz burututako ekintzari izugarriari garrantzia kentzen eta errudun sentipena ekiditen saiatzen da, azkenean eta ustekabean hilketa nahiz erruduna denen agerian gelditzen delarik.
2001an Ana Arakistainek Poeren kontakizun laburrez osaturiko Bihotz zelataria eta katu beltza liburuan euskaratu zuen.
Argumentua
Senar-emazte gazte batzuk heuren katuarekin batera bizimodu lasaia daramate, baina behin batez senarra zurrutean hasiko da. Alkoholak haserrealdiak eragiten dizkio, eta hauetako amorrualdi batean bere onetik atera ohi duen katua jo eta bertan akatuko du. Baina berehala bigarren katu bat agertuko da, guzti honek etxeko giroa txartuko du, ondorengo gertakizunek ustekabeko amaiera beldurgarri bat ekarriko dutelarik.
Zinema
Kanpo estekak