Katharina von Bora (1499ko urtarrilaren 29a - 1552ko abenduaren 20a) Martin Lutero Erreforma Protestantearen lider alemaniarraren emaztea izan zen. Idazkun ezberdinetan aurki daitekeenetik haratago oso gutxi dakigu bere bizitzari buruz. Hala ere Katharina Erreforma horretako parte-hartzailerik garrantzitsuenen artean daukagu, familia bizitza zein apaizen ezkontzen inguruko oinarriak ezarri zituelako.