Katalina Parr (Londres, c. 1512ko abuztua - Sudeley gaztelua, Gloucestershire, 1548ko irailaren 5a) Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren seigarren eta azken emaztea izan zen. Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen 1543tik 1547ra.
Thomas Parr eta Maude Greenen alaba eta Eduardo III.a Ingalaterrakoaren ondorengoa izan zen.
Katalina lau aldiz ezkondu zen:
- Sir Edward Burgh (1529-33)
- John Neville, 3. Latimer baroia (1534-43)
- Henrike VIII.a (1543-1547)
- Thomas Seymour, 1. Seymour of Sodeley baroia (1547)
Henrike hil ondoren, Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Eduardo VI.a Ingalaterrakoaren heziketaz arduratu zen. Sinpatia protestanteak zituen, gorteko zenbait kideren etsaitasuna eragin zutenak.
Hiru liburu argitaratu zituen (Psalms or Prayers, 1544; Prayers or Meditations, 1645 eta The Lamentation of a Sinner, 1547). Bigarren liburua Ingalaterrako erregina batek bere izenarekin argitaratutako lehen liburua izan zen.