Karlskrona
Karlskrona Blekinge konderriko hiriburu eta hiri nagusia da. 2010ean 35.212 biztanle zituen. Bere hirigune barrokoagatik da ezaguna eta honetaz gain itsas-portua Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1998an. EtimologiaKarlskrona izenak "Karlosen koroa" esan nahi du, hiria sortu zuen Karlos IX.a Suediakoaren omenez. GeografiaBlekinge uhartediko 30 uhartetan zehar hedatzen da, handiena Trossö da. Uharte gehienak ferri bidez loturik daude. HistoriaHiria 1680an sortu zen, Suediako Itss Armadak Stockholm utzi eta ordurarte nekazal eremua izan zen Trossö uhartean egoitza ezarri zuenean. Itsaso Baltikoan nagusi zen Suedia eta toki estrategikoa zen berau. Hiria azkar hasi zen eta 1750 urterako 10.000 biztanle bazituen. Garai hartakoak dira oraindik hirian mantentzen diren eraikin barroko gehienak. Hiriaren egitura koadrikulatua ezarri zen hasieratik eta hala jarraitzen du, ondorioz haize korronte handiengatik ere ezagutzen da Karlskrona. Itsas-portua
Itsas-portua hiriarekin batera ezarri zen. 1711 urtean Suediako ontziola handiena zegoen bertan, 1.100 langile zituen. Polhem dikea, ezarritako lehena, oraindik erabilgarri dago. ErlijioaHiru eliza nagusi daude hirian:
KulturaSuediako plazarik handiena da Karlskronako Stortorget enparantza eta bertan Lövmarknaden feria ospatzen da udako solstizioaren bezperan. Uztaila eta abuztuan The Sail jaialdia ere izaten da Karlskronako portuan. Ondasun nabarmenak
Kanpo estekakInformation related to Karlskrona |