Karlos Proventzakoa (845 – 863ko urtarrilaren 25a) Burgundia Behereko errege karolingiarra izan zen, 855etik hil zen arte.
Bizitza
Ermengarda Toursekoaren eta Lotario I.a karolingiar enperadorearen seme txikiena zen. Lotariok Erdialdeko Frantzia hiru semeen artean banatu zituen: zaharrenak, Luisek, Italia eta koroa inperiala jaso zituen; Lotario II.ak Lotaringia (gaur egungo Lorrena, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo); eta txikienak, Karlosek, Burgundia Beherea.
860an, Karlos Burusoila osaba erresuma konkistatzen saiatu zen, baina Karlos Proventzakoak garaitu zuen. Hil zenean, anaia Luisek oinordetu zuen erresuma[1].
Erreferentziak