Erdialdeko Frantzia (latinez: Francia media) Mendebaldeko Europako erresuma izan zen, 843-855 bitartean iraun zuena; Ipar itsasotik Italiar penintsularaino hedaturik zegoen.
Historia
Erdialdeko Frantzia Lotario I.a karolingiar enperadoreak, Karlomagnoren bilobak, Verdungo Hitzarmenaren (843) ondoren jaso zituen lurrei eman zitzaien izena da. Haren anaia Karlos Burusoilak eta Luis Germaniarrak jaso zituzten lurraldeen artean zegoen, eta Herbehereetatik Italiar penintsularaino zihoan lur zerrenda luzea zen[1].
Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuek osatzen zuten, eta Lotario 855ean hil ondoren, haren semeen artean banatua izan zen, Prümeko Hitzarmenaren bitartez.
Erreferentziak
Kanpo estekak