Karlos Hugo Borboi-Parmakoa Borboi-Bussetekoa (Paris, 1930eko apirilaren 8a – Bartzelona, 2010eko abuztuaren 18a), Parmako duke eta erregegai karlista izan zen, Karlos Hugo I.a izengoitiaz. Xabier Borboi Parmakoa eta Madalena Borboi-Bussetekoaren semea izan zen.
Biografia
1950eko hamarkadan Espainian zehar bidaiak egin zituen eta karlismoaren alderdi aurrerakoiekin bat egin zuen. 1964an Irene Herbehereetakoa ezkondu zuenenean, Herbehereetan krisialdi konstituzional bat eragin zuen.
1975ean bere aitak eskubideei bere mesedetan uko egitea erabaki zuen eta Alderdi Karlistaren buru bilakatu zen. Espainian sartzea saiatu arren ezin eta ezkutaturik lortu zuenean Jurramendiko hilketak eragin zituzten.
1977an itzuli eta 1979ko hauteskunde orokorretan emaitza txarrak lortu eta gero, Alderdia utzi zuen.
Lanak
- Qué es el Carlismo (1976)
- La vía carlista al socialismo autogestionario (1977)
- Algunas reflexiones sobre el socialismo del siglo XXI (2004)
Kanpo estekak