Karlos Fernando Artoiskoa, Berryko dukea (Versaillesko jauregia, 1778ko urtarrilaren 24a – Paris, 1820ko otsailaren 14a) frantziar printzea.
Karlos X.a Frantziakoa eta Maria Teresa Savoiakoaren semea izan zen. Frantziatik aitarekin joan zen Frantziako Iraultza hasi zenean, eta 1792tik 1797ra Condéren Armada kontrairaultzailean parte hartu zuen. Ondoren, errusiar armadan lan egin zuen eta hamahiru urte eman zituen Ingalaterran erbesteratuta.
1814an Frantziara itzuli eta 1816an Maria Karolina Napolikoarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten, tartean Henrike Artoiskoa.
1820an Louis- Pierre Louvel bonapartistak hil zuen Parisko Operan.