Batez ere ezaguna da Einsteineneremu ekuazioen soluzio zehatza aurkitzeagatik, grabitatea deskribatzen dutenak. Schwarzschilden soluzioak Schwarzschilden metrika eta Schwarzschilden koordenatuak erabiltzen zituen. Soluzio honek zulo beltzen existentzia aurreikusi zuen[5].
Biografia
Schwarzschild 1873ko urriaren 9an jaio zen[6], Frankfurt am Mainen. etorki judua zuen familiako sei seme-alaben anai nagusia izan zen. Bere aita salerosketa komunitatean aktiboa zen. Schwarzschild-en familiak frankfurteko bi fabriken jabe ziren. Lehen hezkuntza Ikastola judu batean egin zuen. Ondoren Lessing-Gymnasiumera joan zen bigarren hezkuntza egitera. Bertan hainbat arlo ikasi egin zituen baina berehala ikusi zen astronomiarako haur prodijioa zela. Hamasei urterekin, matematikarako zuen erraztasuna demostratu zuen orbita zeruko mekanikari buruzko eta izar bikoitzei buruzko lan teorikoak burutu zituenean. Lan horiek geroago Astronomische Nachrichten aldizkarian argitaratu ziren. Astronomiari buruzko jakin mina bere lagunarekin Paul Epstein partekatzen zuen, bere trebetasun matematikoa butzatu egin zuena.
Lehenengo urteak
1891 Estrasburgokounibertsitatean onartua izan zen, non hiru urtez astronomian tesi doktorala egiten egon zen. Doktoratu bezain laster laguntzaile lanak egiten hasi zen Kuffner behatokian. Bere lehendabiziko ekarpena material fotografikoen propietateak zehazten zituen formula baten garapena izan zen.
Lehenengo mundu gerraren[9] hasierarekin bizitza guztiz aldatu zitzaion Schawrschidli.[9] Momentu hartan Potsdameko Behatokiaren arduraduna zen. Astronomo batek lor zezakeen prestigiorik handienetarikoa izanik .Hala ere, Alemaniako armadan izerrendatu zen. Ez zuen egin behar, izan ere 40 urteko akademikoa zen, dena den, familia judua izanik eta alemaniako antisemitismo gorakorra zela eta, bere baliogarritasuna demostratu nahi zuen. Armadan zegoelarik Belgikan estazio meteorologiko baten arduraduna izan zen. Ondoren Frantzian artilleriako kalkulu balistikoak eginz zituen. Honen ondorioz artilleriako bigarren ordezkaria izendatu zuten .
1915eko bukaeran fronte orientalera bidali zuten. Bertan pusla bitxiak agertu zitzaizkion ahoan, geroxeago gorputz osora hedatu zirenak.. Kanpaina-ospitalean pemphigus vulgaris[10]ekin diagnostikatu zioten. Garai hartan gaixotasun hau ez zuen inongo sendabiderik. Gaixotasunean ezpentsatzeko Schwardschilek fisika egitera bueltatu zen bereiziki Potsdamen entzundako zurrumurru batean interesatu zen.
Erlatibitate orokorreko ekarpena
Momentu hartan, Albert Einsteinek[11]erlatibitate berezia hedatzeko teoria batean lan egiten ari zela hitz egiten zen. Horrexegatik 1915ean Prusiako Zientzien Akademiaren aurrean Einsteinek bere eremu ekuazioei buruzko hitzaldia eman zuenean Schwardschilek eremu ekuazio horien kopia bat lortzen zaiatu zen. Horretan lan egiten hasi zen.
1916an Einsteinek Erlatibitate orokorraren teoria aurkeztu zuenean ez zen gai izan ekuazioen soluzio zehatza emateko. Baina Schwarzschilek fronte orientaletik ekuazio horien soluzio zehatz bat bidali egin zion gutun baten bidez. Einstein berak asko harritu zen emaitza analitikoaren lorpenagaitik. Horregatik aste bat igaro ostean emaitzak Prusiako zientzia Akademiaren aurrean aurkeztu zituen Schwardschilden izenean. Hala ere gutun hau ez zen bidali zuen bakarra. Hurrengo gutun batean zulo beltzen existentzia demostratu zuen (nahiz eta termino hau oraindik ez erabili).
1916ko udaberrian Schwardschild Berlineko ospitalera eraman zuten non bere gaixotasuna zela eta hil egin zen 42 urterekin..Bere familiarekin lurperatuta dago Stadtfriedhof Göttingenen.
Bere emaztearekin Else hiru seme-alaba izan zituen:
non dentsitate optikoa den, behatutako iturriaren intentsitatea den, exposizioa den eta konstante bat den.
Elektrodinamika
Wolfgang Pauli-ren arabera. Schwarzschild eremu elektromagnetikoaren formalismo lagreangeara[13] era zuzen batean idatzi zuen lehenengo pertsona izan zen.
Schwarzschild 1916an Einsteinen eremu ekuazioen soluzio zehatza lortu zuen. Einsteinek bakarrik soluzio numerikoak lortu izan zituen 1915ean Merkurioaren perihelioari buruzko artikulo ospetsu batean.Schwarzchildek koordenatu esferikoak erabili zituen gorputz esferiko eta ez errotatiboen espazio denborarenperturbazioa aztertzeko. Schwardschildek proposatutako soluzio zehatzaren metrika:[11]
Soluzio honen arabera gorputz masadun bat Schwazschilden erradioa baino txikiagoa den erradioa duenean kolapso grabitatorio bat gertatuko da. Rs erradioa Schwarzschilden erradioa da eta edozein partikula masadun edo masagabe igarotzean ezin izango da bueltatu eremu grabitatorioaren eraginaren ondorioz[14].
Schwarszchilden zulo beltza[15][16] masak bakarrik deskribatzen duen zulo beltz estatiko eta kargarik gabekoa da. Xehetasun gehiagorekin Schwarzschilden zulo beltz bat espazio denboraren zonalde bat da lerro irudikari baten bidez bananduta dagoela. Lerro irudikari hori zeharkatuz gero ezin daiteke kanpora atera berriro. Argiak ere ezin izango du kanpora atera, ondorioz kanpotik beltza ikusiko litzateke. Horregatik zulo beltz izena hartu izan du objektu honek. Zulo beltz mota hauetan singularitate bat aurkitzen da erradioaren zentruan. Singularitate hori grabitatearen eredu kuantiko bat lortu arte ezin izango da matematikoki azaldu.
Publikatutako Lanak
Göttingeko unibertsitatearen liburutegi nazionalean Karl Schwarzschilden lan zientifiko originalak gordeta daude.
Über das Gravitationsfeld einer Kugel aus inkompressibler Flüssigkeit. Reimer, Berlin 1916, S. 424-434 (Sitzungsberichte der Königlich-Preussischen Akademie der Wissenschaften; 1916)
↑Chruściel, Piotr T.. (2020-08-25). «Dynamical black holes»Geometry of Black Holes (Oxford University Press): 312–336. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).