Karl Ferdinand Gutzkow (Berlin, Prusiako Erresuma, 1811ko martxoaren 17a - Sachsenhausen, Hesse, Alemaniar Inperioa, 1878ko abenduaren 16a) alemaniar idazlea izan zen.
Biografia
Alemania Gazte mugimenduko partaide eta eragile izan zen. Elizari, estatuari eta moralari kritika egiten zioten eleberriei esker hasi zen ezaguna egiten (1835, Wally, die Zweiflerin, "Wally eszeptikoa"). Die Ritter vom Geiste (1850-1852, "Espirituaren zaldiak") eleberrian, gizartearen irudi zehatza ematen saiatu zen. Antzezlanak ere idatzi zituen, Zopf und Schwert (1844, "Ileordea eta ezpata"), esate baterako.
Erreferentziak