Artikulu hau Balkanetako kapelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapa (argipena)».
Kapa edo cappaMediterraneoko hainbat eskualdetako kapela tradizionala da, batez ere gizonezkoek erabiltzen dutena, Italiako eta Balkanetako eskualde batzuetan.
Kapa kotoizko txapel biribil bordatua da, zilindro-formakoa, laua goialdean, perimetroan eta goialdean hainbat motiborekin apaindu daitekeena.
XIX. mendean, asko fabrikatu eta ohikoan janzten ziren. 21. mendean jaietan soilik erabili ohi dira.
Izena
Hainbat etimologia proposatu dira : latinezkocaput “burua" edo turkierazkokapak-etik: “burukoa". Ez du euskarazko zein erromantzeetako kapa edo gainjantziarekin loturarik.
Jatorri eta erabilpena
Otomandar Inperioan, sultanaren menpeko gizonezkoek, beren leialtasuna adierazten zuen fez bat eraman behar zuten, zirela musulman, juduak edo kristau izan. Baina jatorri hartatik aurrera, Balkanetako txano tradizionalak dibertsifikatu ziren, batzuk kapa bilakatuz, farea greziarrak ere (phareas / φάρεα) oro har hasierako fezetik desberdinak, lauagoak. Azkenean, XIX . mendean, Balakentako herrien emantzipazioaren aldeko borrokaren elementu sinboliko bihurtu ziren, eta forma horretatik beretzat hartu zuten Carbonari italiarrek, Italiako bateratzaren militanteek, hala nola Garibaldik [1] .
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Kapa (couvre-chef)» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-18 data duen 207024176 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
↑George Macaulay Trevelyan, Garibaldi and the making of Italy, (June-November 1860), Longmans, Green, 1948