Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi:
–Ez dute ardorik.
Jesusek erantzun zion:
–Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua.
Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena». Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza.
Jesusek esan zien zerbitzariei:
–Bete ontziak urez.
Haiek goraino bete zituzten. Orduan, esan zien:
–Atera pixka bat eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten haiek. Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».
»
—Joan 2, 1-10
Erreferentziak
↑The Miracles of Jesus Christ, John. (1817). Manchester, 274 or..