Kanadako artikoa (ingelesez: Northern Canada) Kanadako iparraldeko eskualde zabala da. Bere kokapena, hala ere, ezberdina da geografiarentzat eta politikarentzat.
Kanadako artiko ia osoa behin-betiko izotzez eta tundraz estalita dagoen arren, geologikoki zenbait eskualde ditu barnean: Mendilerro artikoa (iparralderagoen kokaturiko mendilerroa) Sakonune artikoa (ingelesez: Arctic lowlands) Hudson badia, eta abar. Bere klima hain gogorra izanik zaila da eraikinak egitea eta ia ezinezkoa nekazaritzari ekitea.
Kanadako artikoak ia Nunavut osoa hartzen du eta baita Ipar-mendebaldeko lurraldeak, Yukon, Manitoba, Ontario, Quebec eta Labradorreko iparraldeko aldeak ere.
Kanpo estekak