Kalzaburuko Jentilkoba, Kalzaburuko Xentilkoba[1] edo Jenitikoba, Bizkaiko Ispaster herrian dagoen kobazulo bat da.
Txotxinkobatik 100 m.ra dago. Tamaina handiko ahoa eta ezkerreko aldean eustorma duen aretoa ditu, galerian aurrera egitea galarazten duena. Horrek adieraz dezake artaldea gordetzeko erabili izan zela[2].
Arditegi moduan erabili zen garai historikoetan. Bizkaiko Espeleologia Taldelko kideek miatzen ari zirenean, ia osorik zegoen burezur bat eta beste bi pertsonen burezurren zatiak aurkitu zituzten. Suharria, lapak eta karrakelak ere agertu ziren. Egun gutxira Jose Miguel Barandiaranek koba eta aurkitutako materiala berrikusi eta material arkeologikoa zela baieztatu zuen. Femur bat, zeramika zakartsua ere aurkitu zituzten[3].
Burezurra Brontze Arokoa dela uste dute, eta hilobi-koba moduan erabili izan zutela[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak