Enshittification, kakaztea[1][2][3][4][5], Interneteko kulturan, sare sozialen testuinguruan-eta, plataformaren gainbehera, lineako produktu eta zerbitzuen kalitatea murrizten duen patroi bat da. Hasiera batean, hornitzaileek kalitate handiko eskaintzak sortzen dituzte, erabiltzaileak erakartzeko; gero, eskaintza horiek degradatzen dituzte, negozioetako bezeroak hobeto zerbitzatzeko; eta, azkenik, beren zerbitzuak degradatzen dizkiete negozioetako erabiltzaile eta bezeroei, akziodunentzako irabaziak maximizatzeko.
Cory Doctorow idazleak famatu zuen neologismoa, ingelesez, 2022ko azaroan, baina leheago ere terminoa sortua eta erabilita zegoen.[6] The American Dialect Society "enshittification" terminoa 2023ko urteko hitza izendatu zuen.
Doctorowe-k kakazte prozesua murrizteko bi modu defendatzen ditu: bukaeratik bukaerara arteko printzipioari eustea —plataformek erabiltzaileen eskaerei erantzunez datuak transmititu behar dituztela dio, haiek bultzatutako algoritmoen erabakien ordez—; eta irtetzeko eskubidea bermatzea, hau da, erabiltzaile bati plataforma bat datuak galdu gabe uzteko aukera oso ematea. Mugimendu horien helburua da lineako plataformen estandarrak eta fidagarritasuna mantentzea, erabiltzaileen gogobetetzea azpimarratzea eta merkatuaren lehia sustatzea.
Historia eta definizioa
"Enshitclassification" Cory Doctorow-k erabili zuen lehen aldiz blog batean, 2022ko azaroan, eta ondoren Locusen argitaratu zen 2023ko urtarrilean. Kontzeptua beste blog batean zabaldu zuen, Wired-en 2023ko urtarrileko edizioan berrargitaratu zena:[7]
«
Here is how platforms die: first, they are good to their users; then they abuse their users to make things better for their business customers; finally, they abuse those business customers to claw back all the value for themselves. Then, they die. I call this enshittification, and it is a seemingly inevitable consequence arising from the combination of the ease of changing how a platform allocates value, combined with the nature of a "two-sided market", where a platform sits between buyers and sellers, hold each hostage to the other, raking off an ever-larger share of the value that passes between them.
»
Horra nola hiltzen diren plataformak: lehenik eta behin, beren erabiltzaileekin onak dira; gero, beren erabiltzaileez abusatzen dute beren negozioetako bezeroentzat gauzak hobetzeko; azkenik, negozioetako bezero horietaz ere abusatzen dute, balio erantsi guztia berentzat, jabeentzat, akziodunentzat gordetzeko. Orduan, hil egiten dira hasieran erabiltzaileentzat baliotsu ziren zerbitzuak. Enshittifikazioa, kakaztea, deitzen diot horri, eta itxuraz saihestezina den ondorio bat da, plataforma batek balio erantsia esleitzeko, monetizatzeko, duen erraztasunaren konbinaziotik datorrena, "bi aldeko merkatu" baten izaerarekin konbinatuta, non plataforma bat erosle eta saltzaileen artean ezartzen den, alde bakoitzak besteari ahalik eta diru gehien atxikitzen dion, bien artean igarotzen den diruaren zati gero eta handiago bat harrapatuz.
Financial Times egunkariak 2024an argitaratu zuen artikulu batean, Doctorow-k argudiatu zuen "enshittifikazioa", kakaztea, edozein plataformatara hedatzera datorrela, plataforma 'kakazleekin', "enshittifikatzaileekin", gizateria, 'kazaztezeno', "enshittoceno", aroan sartu dela.[8]
Doctorow-ek argudiatu du plataforma berriek produktu eta zerbitzu erabilgarriak eskaintzen dizkietela bezeroei batzuetan dirurik irabazi gabe, hasiera batzuetan diru galeraren bat onartuz, erabiltzaile berriak irabazteko modu bat bezala. Erabiltzaileak zerbitzuaren onura horietara lotuta daudenean, plataformak erabiltzaileen datu-baserako sarbidea eskaintzen die benetako bezeroei, ditu-hornitzaileei, hasiera batean, berriro ere, agian diru galera batekin, eta, behin hornitzaileak integratuta, plataformak akziodunei diru-sarrerak ematen hasiko da. Behin plataforma akziodunetan zentratzen denean, eta erabiltzaileak eta hornitzaileak zerbitzura lotuta daudenean, plataformak jada ez du inolako pizgarririk kalitatea mantentzeko, akziodunentzat ahalik eta diru gehien lortzea izango da lehentasuna eta askotan zerbitzuaren kalitatearen kaltetan. Bitartekari gisa jarduten duten plataforma kodifikatuek zerbitzuen monopolio gisa eta monopsonio gisa joka dezakete bezeroen aurrean, kommutazio-kostu altuek, alde egiteko eta antzeko beste zerbitzu bat bilatzeko kostu altuek, aukera teknikoak daudenean ere, zerbitzua abandonatzea eragozten baitute.[9] Doktorow-k "enpresaren zabaltzearen" bidez gertatzen den zerbait bezala deskribatu du enshittifikazio prozesua, kakazte prozesua: zerbitzuaren sistemaren parametroak etengabe doitzen dira etekinen, diru-irabazien hobekuntza marjinalen bila, diru-etekin horiek beste helburu guztin aurretik jarriz.[10]Enshittifikazioa mozkin ahalik eta handienak bilatzeko modu bat bezala ikus daiteke.
Arazoa konpontzeko[11], Doctorow-k bi printzipio orokor proposatzen ditu:
Lehenengoa, amaieratik amaierarako printzipioa errespetatzea da, end-to-end principle. Printzipio horren arabera, sare edo plataforma baten funtzioa zera izan beharko luke beti: prest dauden hartzaileentzako prest dauden igorleen datuak modu fidagarrian ematea. Plataformei aplikatzen zaienean, horrek esan nahi du erabiltzaileek eskatutakoa jaso behar dutela, ez plataformak, algoritmo opakoen bidez, aurkeztu nahi duena. Adibidez, erabiltzaile batzek, askok, harpidetza egin zuten erabiltzaileen eduki guztia ikusiko lukete, eduki-sortzaileenganaino algoritmo opaku batetik pasatu gabe. Erabiltzaile sortzaile eta hartzaileen artean kakaten duten enpresek algoritmo opakuak ezartzen dituzte, ezinbestean. Sortzaileek beren audientziara iristeko aukera bideratuz. Hori, bilaketa-motorretan, babestutako emaitzen aurretik ezartzea dakar, eta bilaketa-kontsultetarako kointzidentzia zehatzak aurrean erakutsiko lirateke algoritmoak babesleen edukiak sustatuko ez balitu.[12]
Bigarrena, irteteko eskubidea da, plataforma bateko erabiltzaileak erraz beste leku batera joan daitezkeela esaten duena, plataforma horrekin gustura ez badaude. Sare sozialen kasuan, horrek elkarreragingarritasuna eskatzen du, beste sare sozialetatik datozen erabiltzaileak "blokeatzen" dituzten algoritmoak eta plataformen arteko merkatu lehia eragozten duten sarearen efektuei aurre eginez. Elkarreragingarritasuna dago posta elektroniko mezuetan eta enpresa desberdinetako zerbitzuak gurutza daitezke, plataforma batetik beste batera mezuak bidaltzeko aukera osoa eskainiz, baina ez da elkarreragingarritasunik onartzen hainbat sare sozialetan eta mezuak ikusteko ere, sare sozial jakin batzuetan izena bertan eman behar da, kontua sortu behar. Irteteko eskubidea hedabide digitalen plataformentzat, erabiltzaileei plataformaz aldatzeko aukera osoa ematea esan nahi du, erosi zuten edukia galtzeko beldurrik gabe, eta eskubide digitalen kudeaketak blokeatuta duen edukia galdu gabe.
American Dialect Society-k "enshittifikazioa", kakaztea, aukeratu zuen 2023. Urteko Berba bezala.[8][13]
Harrera eta inpaktua
Doctorow-k 2022ko azaroan famatu zuen termino hau, enshittification, geroago hamaika aldiz erabili izan da kazetaritzan eta testuinguru akademikoetan, eta online zerbitzu askoren narriadura edo hondatze prozesua izendatzeko erabili ohi da ingelesez eta baita euskaraz ere. Enpresa erraldoi batzuek eskaini izan duten eta eskaintzen duten zerbitzua deskribatzerakoa, Facebook, Google, Amazon, Twitter/X maiz esaten da enpresen helburu nagusia, gero eta modu ageriagokoan, jabeen mozkinak handitzea dela, erabiltzaile askoren kalterako, zerbitzu nagusien kalterako. Fenomeno honek debateak sortu ditu AEBn, Europan, Kandadan, Australian, Japonian... Aditu askok proposamenak egin dituzte jatorrizko zerbitzuak babesteko, erabiltzaileak babesteko, eta enpresa erraldoi horien monopolio edo monopsonioei aurre egiteko estatuen interbenzionismoa beharrezkoa dela agudiatu izan da, enpresa erraldoi horien diru-gosea baretzeko.[14]
Adibideak
Airbnb
Disrupzio bektore bat ezarri zuen enpresa gazte bat izan zen hasieran, hotel-kateekin lehiatzen zenean. Airbnb-k gaur egun dauden hotelek baino gaueko tarifa handiagoak kobratzen ditu. Airbnb-k orain bezeroei kobratzen die eta lineako plataforma erabiltzen duten transakzioen zerbitzu-tarifetan % 45etik gorako irabazi-marjina jasotzen dutela esan izan da.
Amazon
2022ko azaroko Doctorow-ren blogeko artikuluan, egileak Amazonen praktikak deskribatu zituen. Lineako txikizkaria kostutik behera, dumping egiten, merke-merke saldutako produktuekin hasi zen erabiltzaileei zerbitzua ematen eta (Amazon Prime harpidetza batekin) doaneko bidalketekin. Behin erabiltzaile oinarrizko kopuru handia finkatuta, saltzaile gehiago hasi ziren euren produktuak Amazonen bidez saltzen. Azkenean, irabaziak handitzeko tarifak gehitzen hasi zen Amazon. 2023an, artikuluen salmenta-prezioaren ehuneko oso handi bat Amazonera joan ei zen, hainbat tarifaren bidez. Doctorow-k Amazonen barruko publizitatea payola-eskema gisa deskribatu zuen, non saltzaileek beren artean lehiatzen dute, ea nork eskainiko Amazon nagusiari etekinik handiena. Amazonek, bere aldetik, saltzaileak sustatuko edo ezkutatuko ditu bilaketetan eta sailkapenak ez dira egiten azken eroslearengan pentsatuz, azken erosle edo bezeroaren onura lehenetsiz. Doctorow-k adibide bat eman zuen, "katu-oheak" bilatu Amazonen barneko bilatzailearekin, eta koturatu zen "katu-oheen" bilaketa baten lehen bost orriak erdi-iragarkiak zirela. Amazonek interes berezia izaten du produktu batzuk saltzeko, ez antzeko beste batzuk baino hobeak direlako eroslearentzat, baizik eta mozkin hobea uzten diolako Amazoni.
Amazonen Audible zerbitzua ere kritikatu du Doctorow-ek: audio-liburuen merkatuaren %90 baino gehiago kontrolatzen du, eta eskubide digitalen derrigorrezko kudeaketa (DRM) aplikatzen die audio-liburu guztiei. Doctorow-k azpimarratu du, horrek esan nahi duela Amazonen menpe dagoen plataforma hori uzten zuen erabiltzaile batek bere audio-liburuen liburutegirako sarbidea galduko duela, oso lotuta dagoela, beraz. Doctorow-k 2014an erabaki zuen bere audio-liburuak ez saltzea Audibleren bidez, eta bere buruari edizioa ekoiztearen lana esleitzea, nahiz eta horrek ekarriko zuen Amazonek ez zuela ezarriko bere liburuetan "DRM slap" delakoa eta horrek, ustez, egileari diru sarrera txikiagoa ekarriko zion. Ordutik, Doctorow-ek dozena erdi audio-liburu baino gehiago argitaratu ditu, denak bere kabuz, nahiz eta Amazonen sistemak ez ditu audio-liburu horiek DRMrik gabe banatuko.[15][16]
Facebook
Doctorowren arabera, Facebookek zerbitzu ona eskaini zuen erabiltzaileen "masa kritiko" batera iritsi arte, eta gero zaila bihurtu zen jendearentzat alde egitea, lagunak konbentzitu behar zituztelako haiekin joateko. Facebook orduan hasi zen hedabide konpainien mezuak gehitzen komunikazio harietan, hedabide konpainiak ere Facebooken trafikoaren menpe egon arte, eta gero algoritmoa doitu zuen ordaindutako "sustatutako" mezuei lehentasuna emateko. Business Insider, negozioetako berriak zabaltzen duen onlien hedabidea, bat etorri zen Facebook enshittizatzen, kakazten, ari zirela esatearekin, eta gaineratu zuen "erabiltzaileak etengabe gainezka" daudela babestutako edukiarekin (edo "gomendatutako edukiekin"), eta badirudi jendeak ikusi nahi dituen gauzak gero eta sakonago lurperatzen dituela Facebookek erabiltzaileek erabakitzen dutena kontuan hartu gabe".[17] Doktorow-k Facebooken metriken polemika aipatu zuen, non bideo estatistiken gunean kopuruak puzten ziren, eta amarru horrek hedabide enpresa batzuk Facebooken gehiegi inbertitzera eta kolapsatzera eraman zituen. Facebook "behin betiko enshittizatua, kakaztua" bezala deskribatu zuen.
Google bilaketa
Doctorowek Google Search,Googlebilaketa motorra ere aipatzen du adibide gisa. Google Search nagusi bihurtu zen plazaratu bezain laster, bilaketa-emaitza esanguratsuen eta gutxieneko iragarkien bidez, eta, gero, degradatu egin zen publizitate gero eta handiagoarekin, bilaketa-motorren optimizazioaren eta iruzur frontalaren bidez, hau da bilaketen emaitzetan lehenetsiz Google horri dirua ematen ziotenen edukiak eta horrek mesede egin zien bere publizitate-bezeroei. Ondoren, Googlek azpijokoa egin zuen, Jedi Blue akordioaren bidez, Meta enpresarekin egin zuen akordioarekin, iragarkien merkatua iraultzeko, publizitatearen balioa bere kabuz biderkatzeko. Halaber, Doctorowek aipatzen du Googlek 12.000 langile kaleratu zituela 2023ko urtarrilean, eta horrekin batera bere akzio propioak berrerosteko plan bat egin zuela, "langileen soldata guztiak ordainduko zituena hurrengo 27 urteetan". Gainera, Googlek presa handia izan zuela AAren bilaketa-chatbot bat ikertzeko, "tresna horrek ez baitizu erakutsiko eskatzen diozuna, baizik eta, hori baino hobea: erakutsiko dizu zer ikusi behar duzun".(Ingelesez)Doctorow, Cory. (2023-05-09). «As Platforms Decay, Let's Put Users First»Electronic Frontier Foundation.Doctorow, Cory (May 9, 2023). "As Platforms Decay, Let's Put Users First". Electronic Frontier Foundation. Archived from the original on October 22, 2023. Retrieved September 15, 2023.</ref> Naughton, John. (11 March 2023). «Users, advertisers – we are all trapped in the 'enshittification' of the Internet»The Guardian.</ref>[18][19][20]
Netflix
"Transmisio gerrak" deiturikoetan gogor lehiatu ostean, Netflix izan zen 2020ko hasierako garaile nagusia.[21] Jarrera ia monopolistikoa lortu ondoren, Netflixek prezioak igo zituen, iragarki gehiago sartu zituen, pasahitzen erabilera partekatuaren kontua bertan behera utzi zuen, eta erabiltzaileei kobratzen hasi zen, doakoak izan ohi ziren hainbat zerbitzurengatik.[22]
Reddit
2023an, hasierako eskaintza publiko baterako hasierako aurkezpenak egin eta gutxira, Reddit-ek iragarri zuen API sarbideagatik kuotak kobratzen hasiko zela, hirugarrenen aplikazio asko eraginkortasunez itxiko zituela funtzionatzeko kostu debekuak eginez. Steve Huffman zuzendari nagusiak adierazi zuen AI enpresek datuak Reddit-i ordaindu gabe harrapatzen ari zirela erantzunez, baina estaldurak hurrengo IPOarekin lotu zuen mugimendua; mugimenduak hirugarrenen aplikazio ugari itxi zituen, erabiltzaileak konpainiari irabazi gehiago ematen zizkion Reddit aplikazio ofizialak erabiltzera behartuz. [23][24] Guneko moderatzaileek konpainiaren politika berriaren aurkako itzalaldiaren protesta egin zuten, nahiz eta azkenean aldaketak aurrera egin. Hirugarrenen Reddit aplikazio asko, hala nola Apollo aplikazioa, itxi egin ziren kuota berriengatik. [25][23]
2024ko irailean, Redditek iragarri zuen moderatzaileek jada ez dutela gaitasunik izango subreddit delakoen irisgarritasuna "publikotik" "pribatura" aldatzeko, Reddit enpresako kudeatzaileen onespenik gabe. API 2023ko protestei erantzunez, aldaketa zigortzaile gisa interpretatu zuten hori moderatzaileek.[26]
Erabiltzaile askok Lemmy aplikaziora ihes egin zuten Reddit enpresaren kakaztetik ihesi.
Twitter > X
Elon Muskek 2022an erosi zuenetik Twitterren izan diren aldaketei ezarri zitzaien terminoa, behin baino gehiagotan kakazte prozesua izan da. Naughton, John. (11 March 2023). «Users, advertisers – we are all trapped in the 'enshittification' of the Internet»The Guardian.Naughton, John (March 11, 2023). "Users, advertisers – we are all trapped in the 'enshittification' of the Internet". The Guardian. Archived from the original on May 31, 2023. Retrieved June 1, 2023.</ref> Enpresa honetan, agian beste batzuetan baino begien bistakoagoa izan da kakazte prozesua, horrek zerbitzuaren APIa ixtea ekarri zuen, software elkarreragilearen erabilera geldiarazteko, erabiltzaileak Mastodon aipuak beren profiletan argitaratzeko (zerbitzu lehiakidea) geldiaraziz, eta izena eman eta sartu gabe gunea ikusteko gaitasuna murriztuz. Beste aldaketa batzuen artean, eguneko ikus zitezkeen txio kopuruaren tarifen denbora-mugak, Twitter Blue moduan ordaindutako harpidetzak sartzea eta moderazioa murriztea sartu ziren.[27] Muskek algoritmoa etengabe aldatu zuen, besteak beste bere argitalpen propioak beste batzuen gainetik sustatzeko, eta, horren ondorioz, erabiltzaileen hariak jabearen edukiekin bete ziren 2023ko otsailean.[28] 2024ko apirilean, Muskek iragarri zuen erabiltzaile berriek kuota bat ordaindu beharko zutela argitaratu ahal izateko.[29]
Aldaketa horien ondorioz, enpresaren diru-sarrerak nabarmen jaitsi ziren. Plataforman gorroto diskurtsoa areagotu egin zen, bereziki, transfobia, (jabeak bere alaba batekin izandako liskarra tartean[30]), homofobia, antisemitismoa eta islamofobiaIsraelen eta Hamasen arteko gerran, eta, ondorioz, zenbait erakundek publizitate iragarkiak atera zituzten.[31]The New York Times egunkariak 2023ko amaieran ikusi zituen barne dokumentu batzuen arabera, iragarleen galerak urte amaierarako 75 milioi dolarreko kostua izango zuela aurreikusi zuten.[32] Muskek elkarrizketa bat eman zuen azaroaren 29an, eta webgunetik alde egiteko esan zien iragarleei, "pikutara joateko". 2024ko abuztuan, diru-sarrerak %84 jaitsi ziren Musken lidergoa baino lehenagoko garaiekin konparatuz.[33][34][35]
Uber
Aplikazioetan oinarritua bidaiak partekatzeko enpresa izan zen hasieran, gero Uberrek merkatuaren zati handi bat eskuratu zuen lizentzia sistema lokalak alde batera utzita, hala nola: taxiaren zerbitzu publiko lizentzia eta, aldi berean, kontsumitzaileen kostuak artifizialki baxu mantentzea lortu zuen bidaiak diruz lagunduta arrisku-kapitala finantziazioari esker. Behin lortu zutenenean duopioa Lyft lehiakidearekin edo zerbitzu publikoarekin, enpresak ezarri zuen prezioen igoera. Alde batetik bidaiariek bidaiatzeko kostua handitu zen eta gidariei egindako ordainketak dinamikoki egokitu ziren inbertsoreen onerako.
Hitzorduen aplikazioak, ligatzeko aplikazioak
Hitzordu-aplikazioen merkatua aipatu izan da hitzorduetarako aplikazioen helburu nabarmenaren (parekatzeak sortzea) eta operadoreen nahiaren (erabiltzaileak aplikazioaren bertsio ordaindua bihurtzea eta mugagabeki ordainketa-erabiltzaile gisa atxikitzea, ezkongabe mantenduz) arteko gatazkaren ondorioz. Horrek pizgarri gaizto bat sortzen du, eta, horren ondorioz, errendimendua murriztu egiten da denborarekin, monetizatu ahala.[36] Modelazio matematikoak iradoki du aplikazioen operadoreen interes finantzarioagatik dela beren erabiltzaile-baseari esperientzia azpioptimoa eskaintzea.[37]
Zer egin?
Hainbat zerbitzuk izan duten kakazte prozesua ikusita, Interneteko aktibista batzuek, alternatiba bezala, fedibertsoko aplikazioak hobestea proposatu dute[38], hau da algoritmo opakorik gabeko software libreko zerbitzu federatuak hobestea.
Esaterako, Twitter/X erabili beharrean, Mastodon erabiltzea[39]; Reddit erabili beharrean Lemmy[40] erabiltzea; WhatsApp erabili beharrean, (Facebook enpresarena), Matrix edo XMPP protokolo federatuak erabiltzea; TikTok edo YouTube erabili beharrean, PeerTube[41]; Instagram erabili beharrean PixelFed[42] erabiltzea, eta abar. Google bilaketa motorraren alternatibak erabiltzera lerratu dira erabiltzaile asko, Alphabet multinazionalarekin mesfidati.
«
Mastodon sarea da fedibertsoaren parte bat, Twitter-en antzeko microblogging zerbitzua baina deszentralizatua, eta haren parte dira, adibidez, Mastodon.eus eta Jalgi.eus euskal nodoak. Pixelfed sarea ere beste parte bat da, Instagram-en pareko zerbitzu deszentralizatua, Pixelfed.eus euskal nodoa duena. Peertube bideoak argitaratu eta partekatzeko zerbitzua da, Youtube-ren modukoa, besteren artean euskarazko Peertube.eus nodoa daukana. Eta beste eduki-mota askotan espezializatutako sare sozial ugari daude: liburuentzat, BookWyrm/Paperjale.eus; audioentzat, Funkwhale/BaleaFunk.eus: foroentzat, Lemmy/Lemmy.eus...
Fedibertsoko nodo bakoitza komunitate edo elkarte batek kudeatzen du, eta horrek kakaztetik babesten du. Atzetik enpresa bat duten nodoen kasuan ere, kakazterantz jotzekotan, nodo horri eragingo dio, ez fedibertso osoari.
↑Hagen, Sal. (2023). «No Space for Reddit Spacing: Mapping the Reflexive Relationship Between Groups on 4chan and Reddit» Social Media + Society 9 (4) doi:10.1177/20563051231216960. ISSN2056-3051..
Kau Takkan Pergi LagiAlbum studio karya Dessy FitriDirilis18 Juli 1998Genrepop, baladaLabelWarner Music IndonesiaProduserSenjaya WijayaKronologi Dessy Fitri Dessy Fitri (1997)String Module Error: Match not foundString Module Error: Match not found Kau Takkan Pergi Lagi (1998) Dessy Fitri Pure Creation (2003)String Module Error: Match not foundString Module Error: Match not found Kau Takkan Pergi Lagi merupakan sebuah album musik ketiga milik penyanyi berkebangsaan Indonesia, Dessy Fitri y...
Parliament of Monaco National Council Conseil nationalTypeTypeUnicameral LeadershipPresidentBrigitte Boccone-Pagès, UNM since 6 October 2022 Vice PresidentJean-Louis Grinda, UNM since 17 February 2023 StructureSeats24Political groupsMajority (24): Monegasque National Union (24) Priorité Monaco (13) Horizon Monaco (8) Union Monégasque (3) ElectionsVoting systemBlock voting with Panachage (16)Party-list proportional representation (8)Last election5 Februa...
Lindita Halimi Informations générales Naissance 24 mars 1989 (35 ans)Vitina, Kosovo Genre musical Pop, Rock, Soul Années actives depuis 2006 modifier Lindita Halimi, née le 24 mars 1989 à Vitina, est une chanteuse albano-kosovare. Elle représente l'Albanie au Concours Eurovision de la chanson 2017. Biographie Lindita devient connue avec sa participation à Ethet, la version albanaise de La Nouvelle Star, où elle se classe dans le top 10. En 2009, elle remporte la sixième éditio...
10th episode of the 3rd season of Better Call Saul LanternBetter Call Saul episodeEpisode no.Season 3Episode 10Directed byPeter GouldWritten byGennifer HutchisonOriginal air dateJune 19, 2017 (2017-06-19)Running time56 minutesGuest appearances Javier Grajeda as Juan Bolsa Jessie Ennis as Erin Brill Bonnie Bartlett as Helen Jean Effron as Irene Landry Phyllis Applegate as Myrtle Carol Mansell as Rose Tina Parker as Francesca Liddy Juan Carlos Cantu as Manuel Varga Vincent ...
العلاقات الإثيوبية الكورية الجنوبية إثيوبيا كوريا الجنوبية إثيوبيا كوريا الجنوبية تعديل مصدري - تعديل العلاقات الإثيوبية الكورية الجنوبية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين إثيوبيا وكوريا الجنوبية.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه �...
American rower This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Erin Cafaro – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2012) (Learn how and when to remove this template message) Erin ...
Mustika SaktiSutradaraBachroem HalilintarProduserTien AliDitulis olehBastian TitoSkenarioH. Alim BachtiarBerdasarkanKutukan Empu BharataPemeranWieke WidowatiArthur TobingTony HidayatPenata musikBuche ChekingPenyuntingDjuki PaiminDistributorPT. Cancer Mas FilmTanggal rilis 1989 (1989) Durasi85 menitNegaraIndonesiaBahasaBahasa IndonesiaPrekuelSatria Kapak Tutur SepuhSekuelSepasang Iblis Betina Mustika Sakti adalah sebuah film aksi laga Indonesia yang merupakan film serial ke-5 dari n...
2016 American television programming awards 68th Primetime Emmy AwardsPromotional posterDateSeptember 18, 2016[1] (Ceremony)September 10–11, 2016[1](Creative Arts Awards)LocationMicrosoft Theater, Los Angeles, CaliforniaPresented byAcademy of Television Arts and SciencesHosted byJimmy KimmelHighlightsMost awardsThe People v. O. J. Simpson: American Crime Story (5)Most nominationsThe People v. O. J. Simpson: American Crime Story (13)Outstanding Comedy SeriesVeepOutstanding Dr...
Pour les articles homonymes, voir Attert. Cet article est une ébauche concernant une localité de la province de Luxembourg. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Attert Quartier de la vieille église Saint-Étienne Héraldique Drapeau Administration Pays Belgique Région Région wallonne Communauté Communauté française Province Province de Luxembourg Arrondissement Arlon Bourgmes...
Triplice alleanzaCartolina celebrativa della Triplice alleanza con il motto tedesco Einigkeit macht stark (L'unione fa la forza) e quello latino Viribus unitis (Forze unite).ContestoSistema bismarckiano e isolamento dell'Italia. Firma20 maggio 1882 LuogoVienna, Austria-Ungheria CondizioniObbligo di soccorso militare reciproco in caso di aggressione a uno dei membri. Alleanza difensiva rivolta principalmente contro la Francia e la Russia. Parti Germania Austria-Ungheria It...
Type of signal filter This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Low-pass filter – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2023) (Learn how and when to remove this message) A low-pass filter is a filter that passes signals with a frequency lower than a selected cutoff frequency and attenuates s...
Protomartyr beralih ke halaman ini. Untuk grup musik rock, lihat Protomartyr (grup musik). Kemartiran Santo Stefanus, San Esteban Ilocos Sur, Filipina Protomartir (Yunani Koine, πρότος prótos pertama + μάρτυρας mártyras martir) adalah martir Kristen pertama di sebuah negara atau di kalangan kelompok tertentu, seperti tarekat keagamaan. Peribahasa Sang Protomartir (dengan tanpa kualifikasi lainnya dari negara atau wilayah) dapat diartikan sebagai Santo Stefanus, martir pertama ...
Aquaman 2 beralih ke halaman ini. Untuk Iterasi komik Aquaman II, lihat Aquaman § Biografi_karakter_fiksi. Aquaman and the Lost KingdomPoster rilis teaterSutradaraJames WanProduser Peter Safran James Wan Rob Cowan SkenarioDavid Leslie Johnson-McGoldrickCerita James Wan David Leslie Johnson-McGoldrick Jason Momoa Thomas Pa'a Sibbett BerdasarkanKarakterdari DCPemeran Jason Momoa Patrick Wilson Amber Heard Yahya Abdul-Mateen II Randall Park Dolph Lundgren Temuera Morrison Martin Short Nico...
Period of Austrian statehood Republic of AustriaRepublik Österreich (German)1919–1934 Flag Coat of arms Anthem: Deutschösterreich, du herrliches LandGerman-Austria, you wonderful country(1920–1929) Sei gesegnet ohne Ende(English: Be Blessed Without End)(1929–1934)The First Austrian Republic in 1930Capitaland largest cityViennaCommon languagesGerman (Austrian German)Religion Christianity (Catholic, Eastern Orthodox, Protestant), JudaismDemonym(s)AustrianGovernmentFederal...
Pour les articles homonymes, voir CES. Consumer Electronics Show (CES) Logo Stand LG au CES 2010. Pays États-Unis Localisation Las Vegas Coordonnées 36° 07′ 53″ nord, 115° 09′ 07″ ouest Date de la première édition 1967 Organisateur(s) Consumer Technology Association Site web www.ces.tech modifier Le Consumer Electronics Show, ou CES, est devenu le plus important salon consacré à l'innovation technologique en électronique grand public. Il s...
Cetáceos Rango temporal: Eoceno-Reciente PreЄ Є O S D C P T J K Pg N Diferentes tipos de cetáceos.TaxonomíaReino: AnimaliaFilo: ChordataSubfilo: VertebrataClase: MammaliaSubclase: TheriaInfraclase: PlacentaliaMagnorden: BoreoeutheriaSuperorden: LaurasiatheriaGranorden: ScrotiferaOrden: ArtiodactylaSuborden: WhippomorphaInfraorden: CetaceaBrisson, 1762Parvórdenes Archaeoceti † (P) Neoceti Mysticeti Odontoceti [editar datos en Wikidata] Los cetáceos (Cetacea) son un infraorde...
1813 German-language doctoral dissertation by Schopenhauer First page of the 1903 English translation On the Fourfold Root of the Principle of Sufficient Reason (‹See Tfd›German: Ueber die vierfache Wurzel des Satzes vom zureichenden Grunde) is an elaboration on the classical principle of sufficient reason, written by German philosopher Arthur Schopenhauer as his doctoral dissertation in 1813. The principle of sufficient reason is a powerful and controversial philosophical principle stipu...
The Council of Labor and Defense (Russian: Совет труда и обороны (СТО) Sovet truda i oborony, Latin acronym: STO), first established as the Council of Workers' and Peasants' Defense in November 1918, was an agency responsible for the central management of the economy and production of military materiel in the Russian Socialist Federative Soviet Republic and later in the Soviet Union. During the Russian Civil War of 1917-1922 the council served as an emergency national eco...
Presidente della Bulgaria Rumen Radev, attuale Presidente della Bulgaria Nome originale(BG) Президент на България Stato Bulgaria TipoCapo dello Stato In caricaRumen Radev da22 gennaio 2017 VicepresidenteIlijana Jotova Durata mandato5 anni SedeSofia Sito webwww.president.bg/ Modifica dati su Wikidata · Manuale Di seguito la lista dei capi di Stato della Bulgaria a partire dal 1946, allorché, destituito il re Simeone II, fu proclamata la repubblica. Indice 1 Lista...