Kaifas

Kaifas
Matthias Stomen "Kristo Kaifasen aurrean". Irudi gehiago
Apaiz nagusi

18 - 36
Simon ben Camithus (en) Itzuli - Jonathan ben Ananus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakkohen (en) Itzuli eta politikaria

Jose, Kaifasen semea (hebreeraz: יוסף בַּר קַיָּפָא‎Yosef Bar Kayafa), Kaifas[1] (antzinako grezieraz: Καϊάφας) izenaz ezagunagoa, Itun Berriaren arabera, erromatarrek izendaturiko juduen apaiz nagusia izan zen, Jesus Nazaretekoa hiltzeko azpijokoak zuzendu zuena. Kaifas Jesusen etsai nagusia izan zen eta Bibliak honela azaltzen du bion arteko epaia:

« Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak. Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren, esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».
Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:

–Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:
–Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.
Jesusek erantzun:
–Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
–Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue?
Haiek erantzun:
–Heriotza merezi du.
Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»

»

Mateoren Ebanjelioa 26:57-68


Jerusalemen 1990ean bere izena zekarren hezurtegi bat topatu arren[2], adituek faltsua dela uste dute[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.