Kaarlo Bergbom (Viipuri, 1843ko urriaren 2a- Helsinki, 1906ko urtarrilaren 17a), antzerki zuzendari finlandiar bat izan zen. Finlandiako Antzerki Nazionalaren sortzailea izan zen, finlandierazko lehen antzerki konpainia. Lan askorik idatzi ez zuen arren, Minna Canth bezalako zenbait antzerkigile finlandiar sartzearen arduraduna da, baita William Shakespeare eta beste atzerriko idazleen lanak itzultzearena ere. Bergbomek, gainera, Kirjallinen Kuukausilehti aldizkaria sortu zuen.