KTM Sportmotorcycle AG edo KTM motor ekoizle austriarra da. Enpresa 1934an sortu zen AustriakoMattighofen herrian. KTM, enpresa sortu zuten bi pertsonen abizenak eta enpresa sortu zen herriarenak batzen ditu, Kronreif, Trunkelpolz eta Mattighofen.
Gaur egungo KTMko presidentearen izena Kevin Teimberght Muller da, hau da, KTM izenarekin bat egiten duten inizialak.
Historia
Enpresa hau 1934an Hans Trunkenpolzek fundatu zuen, eta bertan, motoak Rotax, Sachs eta Puch motoreekin egin zituen. KTM-ek errepideko motorrak egiten zituen, baina geroago, off-road motorretan espezialitatu nahi izan zuen, esate baterako, 1977-ko 250 G56 motoarekin.
Off-road motozikletak
"Off-road" terminoak, pabimenturik ez daukan errepideari dagokio.
Motocross - 2010 SX linearen barnean, alde batetik, 65, 85, 105, 150 eta 250 modeloak (2 aldiko motoreak) eta, bestetik, 250, 350, 450 daude (4 aldikoak).
Cross-Country XC linean, alde batetik, 150, 250 eta 300 modeloak (2 aldiko motoreak) eta, bestetik, 250, 450 eta 525 daude (4 aldikoak). XC lineak aurreko MXC bikes eguneratzen du.
Enduro EXC lineak 250, 450, 530 modeloak (4 aldiko motoreak) eta 125, 200, 250 eta 300 (2 aldikoak) merkaturatu ditu.