1970an Yamaha Motor Corporation izenarekin sortu zen taldea. Lehenengo garaipena 1982ko kopa izan zuen eta 1988an Japoniako liga amateurra irabazi zuen.
Urrezko Aroa 1997 eta 2003 artean izan zuen, Japoniako 3 liga eta bi kopa irabazteaz gain Asiako Txapeldunen ligako hiru final jarraian jokatu baitzituen, lehena Irango Esteghlal FC-ren aurka 2-1 irabaziz gainera.
2013an 17. gelditu zen eta maila galdu zuen baina 2015ean berriz itzuli da lehen mailara.