Julián Fernández Sánchez (Cazorla, Andaluzia, 1952 -) Euskal Herriko politikaria da. Andaluzian jaio baina bizitza gehiena Nafarroan eman izan du.
Biografia
Eraikuntzako langilea da ogibidez.
1987 eta 1991 artean NEBeko zinegotzia izan zen Antsoainen; 1988 eta 1991 artean Berriozarreko kontzejuko kidea ere izan zen. Berriozar udalerri independente bihurtu zenean zinegotzi ibili zen bertan, 1992tik 1997ra. 1996-2000 agintaldian Kongresurako diputatu aukeratu zuten Nafarroan.
Kanpo estekak