Marie-Juliette Gréco (Montpellier, 1927ko otsailaren 7a - Ramatuelle, 2020ko irailaren 23a) frantziar kantautore eta aktorea izan zen, protesta abestiak egiten zituena.[1]
1949tik aurrera kantua hobetsi zuen, Jean-Paul Sartrek eta Raymond Queneauk bultzaturik, baina antzertia eta zinema utzi gabe (Élena et les hommes, J. Renoir, 1956). Haren errepertorioa mingotsa da eta teknika bera erabiltzen du beti bere pertsonaiak jokatzerakoan: soineko beltza, gorputza geldi, eskuen jokoa.[2]
Diskografia
Erreferentziak