Julia Sergeievina Kozik, errusieraz Юлия Сергеевна Козик (Dolgoprudny (Errusia), 1997ko otsailaren 17a) Dynamo Kurskeko[1] eta Errusiako selekzioko saskibaloi jokalari errusiarra da.
2015eko FIBA Europako U20 txapelketetan, 2016ko FIBA Europako U20 txapelketetan eta 2017ko FIBA Europako U20 txapelketetan parte hartu zuen, brontzezko domina irabaziz[2].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du ROC taldearekin, AEBren atzetik (urrezkoa) eta Txinakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuko dira. Hauek osatuko dute ROC taldea: Evgenia Frolkina, Olga Frolkina, Julia Kozik eta Anastasia Logunova-k[3][4]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapan lehiatu zirela[5].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak