Julene Etxenike

Julene Etxenike
Bizitza
JaiotzaIrun, 1943
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun, 2023 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Julene Etxenike Arana (Irun, Gipuzkoa 1943Ibidem, 2023ko martxoaren 6a) Euskal Herriko mendizale aitzindaria izan zen.[1][2][3][4]

Ibilbidea

Kala Patthar

Julene Irungo Fernando Etxenike mendizale handiaren alaba izan zen. 18 urterekin Torre Cerredo gailurrera igo zen Estatuko lehen emakumea izan zen. Egun batzuk geroago, bere aitarekin eta Europako mendiak taldeko gidari enblematikoarekin, Alfonso Martinezekin, Urriiellu (Naranjo de Bulnes) mendia eskalatzen zuen lehen emakume euskalduna izan zen,[5]1951ko abuztuaren 11n Sinadura-liburuan, mezu hau utzi zuen

«Harro nago mendi hau bisitatu duen lehen alpinista euskalduna izateagatik.»

Ondorengo urteetan, Julenek bere mendi-ibilbide luzearekin jarraitu zuen, besteak beste, Mont Blanc mendia igon zuen, eta beteranoa izan zen jada, jarduera iraunkorra mantenduz, Kala Patthar gailurrera iritsi zen, Khumbu mendigunean, Nepalen, 5.643 metrokoa.[6]

Aintzatespenak

  • 2024ko urtarrilean ‘Gailurretan izan gaitun’ erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik 2024ra arte bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa. Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurreneko lehen ekitaldia izan zen, beste hainbat emakume aitzindarirekin batera agertzen zen Julene Etxenike.[1]
  • 2024ko martxoan Leioako kultur etxean egon zen ikusgai Gailurretan izan gaitun’ erakusketa.[7]

Erreferentziak

  1. a b «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  2. Pérez, Fernando J.. (2024-02-19). «Pioneras del montañismo vasco» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  3. «JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA» EMMOA | Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioa 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  4. «Esquelas y Necrologicas | Irun | Miren Julene Etxenike Arana | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  5. Estornes, Blog De Cesar. (lunes, 19 de julio de 2021). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: ESCALADORES Y MONTAÑEROS DEL CLUB DEPORTIVO DE BILBAO» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  6. «HA FALLECIDO LA PIONERA JULENE ETXENIKE» EMMOA | Fundación Museo del Montañismo Vasco 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  7. (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2024-02-21). «Exposición sobre montañeras, escaladoras y alpinistas pioneras en Leioa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).

Kanpo estekak