Judith Andre

Judith Andre
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, ethicist (en) Itzuli, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Michigan Estatuko Unibertsitatea

Judith Arlene Andre[1] (1950) estatubatuar akademiko, etiko, feminista eta filosofoa da. Jarduera akademikoak eta zientifikoak egin zituen filosofiako irakasleekin (erretiratuta zegoela), eta bertutearen teorialari bat ere bada.

1979an, bere Ph.D. lortu zuen Michigango Estatu Unibertsitatean; eta, osasun publiko globaleko topiko etikoei buruzko ikastaroak eman zituen; etika eta garapenari, animalien ongizateari eta bertuteen etikari buruzkoak, Old Dominioneko Unibertsitatean; eta, Michigango Estatu Unibertsitatean, erretiratu aurretik.[2]

Lanak

Filosofiari egindako ekarpenak

Andre Doktorearen obra globalizazioak eragindako topiko etikoetan zentratu zen.[3] Berak interes berezia zuen osasun publikoko gaietan. Eta, testuinguru zabalago horretan, sarritan, bertutearen teoria erabili zuen, honelako galderen erantzuna bilatzean: Zerk egon beharko luke salgai?; Transplanteak egiteko organoak saldu beharko genituzke?; Utero subrogatuak saldu behar al ditugu? Andreren aburuz, globalizazioak "erronka moral berriak" nahiz "baliabide intelektual berriak" sortzen ditu, gai horiei heltzeko.[3] Horrez gain, ekonomiaren eta osasunaren arteko loturak ere aztertu ditu. Gaur egungo interes horiek handitu egin dira, aurreko lanetatik hasita, honako hauek barne:

  • "Nagel, Williams and Moral Luck" ("Nagel, Williams eta Zorte Morala"[4]
  • "Blocked Exchanges: A Taxonomy" ("Trukaketa blokeatuak: taxonomia bat").[5]

Argitalpen batzuk

Hogeita hamar argitalpen baino gehiago idatzi ditu, honako hauek barne:

  • "The Virtue of Honoring Oneself" ("Nork bere burua ohoratzeko bertutea"),[6]
  • "Disease" eta Bioethics as Practice book-a.

Ohoreak

Sariak eta aintzatespenak

  • 1990: Rockefeller Fundazioak saritua.[7]
  • Rijekako (Kroazia) Bioetikari buruzko 9. Mundu Biltzarreko Panelera gonbidatua..
  • Gonbidatua Zuzenbide eta Etika Biomedikoko Institutura Ewha Women’s University, Seul, Hego Korea,
  • Fakultateko Saria ere irabazi zuen, Unibertsitateko Emakume Bikainei, Michigango Estatu Unibertsitateko Irakasle Profesionalen Elkarteak aurkeztua.[1]

Erreferentziak

  1. a b Judith Arlene Andre. .
  2. Center for Ethics and Humanities in the Life Sciences / Judith Andre / CV. .
  3. a b Professor Judith Andre. .
  4. Andre, Judith. (1993). "Nagel, Williams, and Moral Luck". Albany: SUNY Press.
  5. Andre, Judith. (1995). "Blocked Exchanges: A Taxonomy". Oxford: Oxford University Press, 171–196 or..
  6. Andre, Judith. (2009). Maternal Thinking: Philosophy, Politics, Practice. Toronto: Demeter Press.
  7. Judith Andre. CV. .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.