Animalien ongizatea gizakiz haragoko animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen duen jarrera da. Animaliak egoera onetan egotea bilatzen du baina aldi berean onartu egiten du hauen erabilpena gizakien mesedetarako. Erreformak egitea proposatzen dute beste animalia batzuk jazartzen ditugunean egoera onetan egoteko, ikuspuntu antropozentrista betikotuz.