Evelita Juanita Spinelli (1889ko urriaren 17a - 1941eko azaroaren 22a)[1], Dukesa ezizenarekin ezaguna, gangster eta borrokalari profesionala izan zen. Kaliforniako estatuak exekutatutako lehen emakumea izan zen.
San Frantzisko eta inguruan lapurretan antolatzen zituen banda bateko liderra izan zen. Bere taldeko kide batek, bahiketa batean, barbakoa postu bateko jabea hil zuen; ondoren, Robert Sherrard 19 urteko taldekide gaztea hil zuten, ez zezan salaketarik egin. Gorpua ibaira bota zuten[2].
Gas bidez exekutatu zuten, 1941eko azaroaren 22an.
Erreferentziak
Kanpo estekak