Puerto Rico uhartea aurkitu zuen 1509. urtean, eta han sortu zuen uharteko europarren lehen bizilekua. Hiru urte geroago, betiko gaztetasuna ematen zuen mirarizko uraren bila ari zela, Florida izena eman zion lurraldea aurkitu zuen eta 1519. urtean Ozeano Barea igaro zuen Panamatik hasi eta Nicoyako golkora iritsi arte. Florida konkistatu nahi izan zuen 1521.urtean, baina hango biztanleek menderatu zuten eta zauri larriz Kubarantz abiatu zen. Lurreratu baino lehen hil zen, Habanako badian. [2]
Ideologia
Juan Ponce de Leónen oso arrazista zen. Francisco Frías Valenzuelaren arabera, haren ustez Amerikako naturalen (indiarrak) arrazionaltasuna zalantzazkoa zen; haiek ez ziren gizakiak, piztiak baizik, eta, beraz, ez ziren fedea jasotzeko eta beren buruak gobernatzeko gai.[3]