- Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juan Madariaga».
Juan Madariaga Astigarraga (Bilbo, 1901eko irailaren 18a-ib., 1995) bizkaitar arkitektoa izan zen. Ramón Madariagaren semea, Madrilen ikasi zuen. GATEPAC elkartearen kidea izan zen. Familia jeltzalea zuenez, Gerra Zibilean Frantziara erbesteratu zen. Han Eresoinkako abesbatzan tenore izan zen,[1] Mexiko Hirira erbesteratu aurretik. 1955ean jaioterrira itzuli eta hainbat urtez lan egin zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak