Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian[2] eta Berrian[3] egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.
Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.
Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia LorcarenPoeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.
2015ean Kutxa Irun Hiria Eleberri saria irabazi zuen Txistu eta biok lanarekin.(1) Argitaratu ondoren, bigarren sari bat irabazi zuen, Zilarrezko Euskadi Saria.[4]